Irailaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Nafarroa Ekologikoko VII. Azoka, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena. Ekoizle ekologikoen merkatua, gastronomia, tailerrak, hitzaldiak eta abar 25.000 metro koadroko Zentzumenen Parkea bezalako ingurune enblematiko batean.
Hainbat gune egongo dira: merkatuan sektore ekologikoko hainbat enpresa eta ekoizlek parte hartuko dute; gune gastronomikoan janari eta edari ekologikoa dastatu eta jan ahal izango da Geltokiren eskutik; iaz bezala, larunbatean bertako animaliak eta arrazak erakusteko gune bat egongo da, eta asteburu osoan jolasgunea izango duen haurrentzako gune bat ere bai. Gainera, Zentzumenen Parkera bisita gidatuak, jakien dastatzeak, musika-emanaldiak eta antzerki-dinamizazioa antolatu dira.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org