Familiek eskolan laguntzeak funtsezko garrantzia du, ikasgela barruko ala kanpoko ekimen ezberdinetan parte hartzea, familia eta eskolaren arteko harremana sustatzeko.
Irakasleak ikasleei hezkuntza egoki bat ziurtatu behar die eta oinarrizko ezagutzak ikasteko gida izan behar du, kasu honetan ekologiaren gaineko oinarrizko ezagutza, gainera, motibazioaren garrantzia beti eduki behar da kontuan.
Edozein proiektu aurrera eramateko, baina zehazki ikasgelako hezkuntza proiektu honi buruz ari garela kontuan izanda, beharrezkoa da denboraren, eremuaren eta testuinguruaren erreferentziak edukitzea garatu beharreko jarduerak koherentziaz eta zentzu orokor batekin hornitzeko.
Proiektuen bidez lan egitea prozesu luzea da, etengabeko hobekuntza lortzen delako bide zikliko batean, hau da, ez da inoiz amaitzen. Proiektu batean hezkuntza komunitate guztiak parte hartzen du eta ikasleen beharrei erantzuten saiatu beharra dago, beraien parte hartze aktiboa lortzeko xedearekin.
Era berean, familiak jarrera aktiboa izatea, eskolan eta etxean, zein garrantzitsua den azpimarratu behar da, hezkuntza proiektuan jasorik dauden, eta eskolan lantzen diren baloreak barneratzea ahalbidetzen duelako.
Proiektu honen programazioan arreta jarri nahi dut ondorioen zati honetan. Metodologia parte hartzaile bat mahaigaineratu da ikasleak lagundu, eta inolako presiorik gabe ongi molda daitezen; modu berean, asanbladak, eztabaidak etab. proposatu dira parte hartzea sustatzeko, aldi berean, gainera, gune horietan egindako lanaren edukiaz gogoetatzen da. Jarduera guztiak jolas giroan gauzatzea proposatu da ikasgelan giro ona nagusitzea eta ikasleen motibazioa ahalbidetzeko.
Azken gomendio gisa, ikastetxeek eta eskolek alderdi ekologikoak gauzatzea beharrezkoa dela azaldu nahi dut. Irakasle komunitateak ekologiaren gaiarekin zer ikusirik duten formakuntza jasotzea oso garrantzitsua dela adierazi nahi dut ere.
Azaldutako guztiarengatik, ikasgelarako hezkuntza proiektu honek ekologiaren alde ezberdinak modu kohesionatuan eta koherentean biltzen ditu, parte hartze aktiboa sustatuz, izan taldeka edo banaka, eta familiaren laguntza bilatuz, modu integral batean garatzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org