Jantoki kolektiboak funtsezko piezak dira elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko. CPAEN/NNPEKek elikagai ekologikoak bultzatzeko, sentsibilizatzeko eta errestaurazio kolektiboan sartzeko lan egin du. Atal honetan, jantoki kolektibo ekologikoen bidean sortutako material, bideo eta albiste guztiak aurkituko dituzu.
Jantoki kolektiboak funtsezko piezak dira elikadura osasungarria eta jasangarria sustatzeko. CPAEN/NNPEKek elikagai ekologikoak bultzatzeko, sentsibilizatzeko eta errestaurazio kolektiboan sartzeko lan egin du. Atal honetan, jantoki kolektibo ekologikoen bidean sortutako material, bideo eta albiste guztiak aurkituko dituzu.
Urtarrilaren 2tik 22ra bitartean, CPAEN/NNPEKk Nafarroa Salsa Berdean lehiaketaren bosgarren edizioa jarriko du abian. Kanpaina oso gozoa, salmenta puntu ekologikoak ezagutzeko, Nafarroako elikagai ekologikoak erosteko, errezetak partekatzeko eta sariak irabazteko. Helburua: CPAEN/NNPEKen Salmenta Puntuen Sarea eta Jatetxe Jasangarrien Sarea sustatzea.
Elkartearen Batzar Nagusian, Ekoaldek 1.256.000 euroko aurrekontua onartu du, 2022koa baino %52 handiagoa. Elikagai ekologikoak biltzeko zentroak errestaurazio kolektiboaren izaera estrategikoa nabarmendu du; izan ere, 2022an salmentak 427.000 eurotik 760.000 eurora igo dira 2023ko ekitaldian.
Maiatzean zehar, Burlatako LHIIk sukalde zuzendaritzako goi mailako 1. mailako taldeak egindako menu ekologikoak eskainiko ditu ostiralero. Proiektua CPAEN/NNPEKen laguntzarekin jarri da abian, eta zentroan menu osasungarriak eta iraunkorrak lantzeko ekintza diseinatu du; elikagai ekologikoak Ekoalden erosi dira, Nafarroako ekoizle eta elaboratzaile ekologikoen irabazi asmorik gabeko elkartean.
2016an, CPAEN/NNPEK sektorea dinamizatzeko eta egituratzeko lanean hasi zen. Irudian ikus daitekeenez, zazpi urte hauetan era guztietako proiektuak bultzatu eta sortu dira: elikagai ekologikoak sustatzea (Geltoki), merkaturatzeko zirkuitu laburrak (Ekoalde eta EKOmercado), nekazaritza ekologikoan sartzea (Zunbeltz), sektorearen egituraketa (Hazialdeko-zerealistak). Lan horren ondorioz, gaur egun sektore ekologikoari lotutako erakunde berriak daude, hala nola Ekoalde, Geltoki, Hazialdeko, hileko EKOmerkatu bat eta askotariko eremuetako sare eta aliantzak.
“Baratzetik jantokira: Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulaziaren esperientziak” izenburupean, datorren irailaren 23an Ekoaldek jaurdunaldia bat antolatu du errestaurazio kolektiboko eragile ezberdinekin batera. Jaudunaldia, Europar Batasuneko Lehen Egun Ekologikoarekin batera ospatuko dena, bereziki errestaurazio kolektiboaren gainean jarriko du arreta, hala nola, honek lurraldean izan duen eragina, egun irabazi-asmorik gabeko elkartearen %50ren fakturazioa suposatzen baitu.
Ambas entidades han suscrito un convenio de colaboración para garantizar los criterios de frescura, proximidad, sostenibilidad y calidad de los alimentos.
Gelako heziketa-proiektua
Proiektua ikusiMarta Gómez Jaén, NNPEKekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org