Heziketa-proiektua gelan

Marta Gómez Jaén, CPAEN-NNPEKarekin lankidetzan. Nafarroako Unibertsitate publikoa [NUP]

Menua

Proiektuaren formulazioa

Ikastetxean lan egiteko modu egoki bat 3 eta 6 urte bitarteko ikasleekin proiektuen bitartez da.

Ikastetxean lan egiteko modu egoki bat 3 eta 6 urte bitarteko ikasleekin proiektuen bitartez da. 
Adierazitako proiektuak Haur Eskolako Curriculumaren alderdiak ikasleekin lantzea ahalbidetzen du, eta, era berean, haien gaitasunen garapena errazten du. Alderdi ekologikoak, berriz, zeharka modura lantzen dira, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak azpimarratuz. Proposatutako jarduera guztiak ohitura, esperimentazioa, ekintza, behaketa eta ikerketa jardueretan berezita daude, nahiz eta haien multzoak proiektuaren ideia orohartzaileari ematen dion bidea, era berean, haur eskola arloak osatuz.
 
Uneoro gelaren girotzea kontuan hartuko da ikasleak gai honetara hurbil daitezen eta batez ere piktogramen bitartez bisualki ezaugarri eta praktika ekologikoak antzeman ditzaten.
Ikastetxeak landatzeko baimena duen baratze txiki bat edo gune bat izatea gomenda-
tzen da. Zainketa eta landaketarendako diren lursail hauek “gure eskola-baratze txikia” izendatuko ditugu. Bertan heziketa-praktikako jarduerak burutuko dira, ikasleen lan aktiboa sustatuz, haien ikasketa prozesuaren jabe izaten utziz, baita elikagaien ekoizpen prozesuaz ere.
 
Proiektu hau Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologiko Kontseiluaren (Producción Agraria Ecológica de Navarra) ekimen modura sortzen da, CPAEN-NNPEK bezala ezagunagoa, heziketa-praktika sustatzeko eta produktu ekologikoen kontsumoak ekartzen dituen alde onez jabetzeko. Alde positibo hauek elikagaien kalitatearekin zerikusia dute organismoarendako ziurrak baitira, eta, hortaz, gizaki eta animalien osasunerako behar diren mantenugai eta bitamina guztiak baitauzkate. Kalitatezkoa da ez direlako gai toxikoak erabiltzen eta osasuna babesten laguntzen dutelako, nekazariena eta era berean ingurumena zaintzen da.
 
Aldeko ekonomia bat mantentzen ahalbidetzen du, baita ingurumenaren zainketa ekosistema jasangarri bat lortzeko ere.
 
Azkenik proiektu honen egitura argi eta garbi zehaztuta dago, baina behar bezain zabalik, haren edukiak edota iradokizun metodologikoak egoera eta heziketa-maila desberdinetara egokitzeko.
 

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org