Irailean ospatuko da Nafarroako V Azoka Ekologikoa

Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik handiena, Nafarroako Azoka Ekologikoa, irailaren 18an, 19an eta 20an egingo da Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Irailean egingo da Nafarroako Azoka Ekologikoa, pandemiaren bilakaera eta hura ospatu ahal izateko hartu beharko diren neurriak ezagutzeke. NNPEKk hitzordu horri eutsi nahi dio, sektorearentzat duen garrantziagatik, eta ez du baztertzen salbuespenezko neurriak hartzea, hala nola erakusketa-espazioa zabaltzea, ospakizunak irauten duen bitartean gizarte-urruntze handiagoa ahalbidetzeko.

Hala ere, jarduera eta berrikuntza ugari prestatzen ari dira azokaren interesari eusteko. Bosgarren edizioa da aurtengoa, eta sektoreko topaketarik handiena da. Hitzordu horrek elikagai ekologikoen eskaintza handia jartzen du publikoaren eskura, eta, horrez gain, NNPEKek babesten dituen erkidego osoko publikoaren, ekoizleen eta egileen arteko harremana ahalbidetzen du.

Nafarroako produktu ekologikoa on-line

Une hori heltzen den bitartean, Nafarroako sektore ekologikoak on line salmentarako bi plataforma jarri ditu kontsumitzaileen eskura. Plataforma horiek aukera ematen dute elikagai ekologikoak ekoizpenetik zuzenean etxera eramateko, eta Nafarroako denda ekologikoen sarera batzen dira, lotura honetan aurki daitezkeen herri eta auzoetan hirurogei establezimendutik gora: www.navarraecologica.org

On-line plataformei dagokienez, www.ekoalde.org webguneak produktu ekologikoa duten hiru saski mota eskaintzen ditu etxean jasotzeko; www.geltoki.red webguneak, berriz, elikagai ekologikoen on-line salmenta eskaintzen du katalogo bidez.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org