EKOmerkatua datorren larunbatean, abuztuak 3, itzuliko da. Faltzesko baratxuriak izango dira protagonista jardunaldian, eta Lakabeko okindegiko ogi ekologikoarekin egindako txigorkietan dastatu ahal izango dira, ‘Zatoz eta dastatu’ izeneko gunean, 12: 00etatik 14: 00etara; gainera, Hazialdeko elikagai ekologikoen hileko merkatuan sartuko da eta lekaleak izango ditu salgai. 10: 00etatik 14: 00etara izango da, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko nasetan.
CPAEN/NNPEKek, ‘Biela y Tierra’rekin lankidetzan, podcast atal bat jarri du abian navarraecologica.org webgunean. Bertan, beren lana elikagai ekologikoen ekoizpenean eta elaborazioan lan egiten duten pertsonei elkarrizketak egin dizkie, gazteen ekintzailetzaren adibideak, herriei bizia ematearen aldeko apustua eginez eta belaunaldien arteko erreleboa erakutsiz Nafarroako landa-ingurunean. Uda honetan nekazaritza ekologikoari buruzko historia inspiratzaileak ikasteko eta entzuteko aukera zoragarria.
Sasoi honetan, gure baratzeak gainezka daude, tomateekin, erremolatxekin, azenarioekin eta beste barazki eta fruta askorekin, zuku gozo-gozoak eta osasungarriak egiteko balia ditzakegunak. Uda honetan gozatzeko hainbat zuku ekologiko proposatzen dizkizuegu.
Ekainean, Nafarroa Ekologikoa bizikletara igo zen, eta Biela y Tierrarekin batera Ekoplan bat antolatu genuen Ebroko Erriberan. Tuteran eta Fontellasen barrena 25 kilometroko ibilbide zirkularra egin genuen, nekimen agroekologikoak bisitatzen eta ondare hidraulikoak ezagutzen ere. 20 pertsonako talde anitz eta oso animatu bat izan genuen bidelagun, lurraldea eta bere aberastasunak lotzen dituzten proiektuak aurkituz.
Urte osoan zehar, CPAEN/NNPEKek sentsibilizazio ekologikoko tailerrak antolatzen ditu Nafarroako Merindadeetan, udalekin eta toki-garapeneko erakundeekin lankidetzan. Ledean, Ezprogin, Esan eta Zangozan hainbat tailer antolatu dira datozen asteetan haur eta familientzat.
Nafarroako IX. Azoka Ekologikorako gero eta gutxiago geratzen da. Irailaren 13tik 15era Nafarroako sektore ekologikoaren eta herritarren arteko topaketarik handiena egingo da Noaingo Zentzumenen Parkean. Dagoeneko baieztatuta daude elikagai ekologikoekin parte hartuko duten 30 postu baino gehiago. Gorde data!
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org