Badugu Nafarroa Ekologikoaren VIII. Azokaren kartela (Irailak 15, 16 eta 17)

Bi hilabete baino gutxiago falta dira Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa ospatzeko. Irailaren 15, 16 eta 17an Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena egingo da Noaingo Zentzumenen Parkean.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Nafarroako Azoka Ekologikoaren irudi berria aurkezten dizuegu. Zortzi edizio egin dira, eta CPAEN/NNPEKek azokarekin zerikusia duten elementu guztien irudia berritzea baloratu du. Irudi berrian euroorria nabarmentzen da, ziurtatutako elikagai ekologikoak ezagutzeko sinboloa.
 
Europar Batasuneko logotipo ekologikoak ikusizko identitate koherentea eskaintzen die produktu ekologikoei, eta kontsumitzaileek produktu ekologikoak identifika ditzaten errazten du; izan ere, logotipoa baimendutako kontrol-agentzia edo -erakunde batek ziurtatutako produktu ekologikoetan soilik erabil daiteke.
 
Ziurtagiriak ekoizpen-, eraldaketa-, garraio- eta biltegiratze-baldintza zorrotzak betetzen direla egiaztatzen du. Produktu batek gutxienez osagai ekologikoen % 95 baditu soilik eraman dezake logotipo ekologikoa, adibidez. Azokan egongo diren elikagai guztiak baimendutako kontrol-erakundeek ziurtatzen dituzte.
 
Oraindik ez dugu programa osoa, baina web orrian kontsulta dezakezu aurrerago: Nafarroako Azoka Ekologikoa - Azokak Nafarroa Ekologikoa - Alimentos Ecologicos de Navarra (navarraecologica.org)
Irailean itxarongo zaituztegu Nafarroako Azoka Ekologikoan! 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org