Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

CPAEN/NNPEKek Gabriel Errandonea abeltzaina eta Geltoki saritu ditu

CPAEN/NNPEKk gaur Erriberrin egin du Batzar Nagusia eta bertan banatu ditu CPAEN/NNPEK sarien VII. Edizioa. Erakundeko hirurogei operadore eta lagun baino gehiagok parte hartu dute ekitaldi horretan.
Aurten, ‘Abeltzaintza ekologikoari eskainitako bizitza osoa’ saria Gabriel Errandonea Berako abeltzain ekologikoak jaso du. Bere ibilbide ekologikoa 1993an hasi zuen, ekologikoan ziurtagiria lortu zuen lehen pertsonetako bat izan zen eta abeltzaintza ekologikoan erreferente izan da Trigo Limpio kooperatibaren bitartez.  
‘Erakunde laguntzailea’ saria Geltokirentzat izan da. CPAEN/NNPEKek elikadura burujabetza, ekonomia sozial eta solidarioaren sustapenari eta kultura alternatiboari egindako ekarpena nabarmendu du, duela 6 urtetik martxan dagoena Iruñeko erdigunean.

 

EKOmiradas, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusteko argazki amateur lehiaketa

CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, apirilak 22, jarriko da martxan, Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

'Egin zaitez eko' erakusketa San Frantzisko, Cintruenigo eta Tafallako liburutegietan egongo da udaberri honetan

Elikagai ekologiko erraldoiek Iruñeko Alde Zaharreko San Frantziskoko liburutegia, Cintruenigoko Liburutegi Publikoa eta Tafallako Liburutegi Publikoa bisitatuko dituzte udaberri honetan, apirilaren 22tik ekainaren 21era bitarte. Erakusketa horretan, baratze ekologiko baten maneiua ikasteko aukera ere egongo da, hiru saiotan banatutako ikastaro batean.

Biofach: nekazaritza ekologikoari buruzko 2022 munduko estatistikak argitaratu berri dira azokan

Biofach aldizkariaren edizio bakoitzean bezala, FiBLk eta IFOAM – Organics Internationalek 25. urtekari estatistikoa aurkeztu zuten. Urtekarian jasotzen denez, nekazaritza ekologikoaren munduko azalera 20 milioi hektareatik gora handitu zen 2022an, eta 96 milioi hektareara iritsi zen. Bestalde, sektore ekologikoaren ordezkaritza bat sektore ekologikoaren erreferentziazko azokara joan zen.

INTERECOk sektore ekologikoaren alde egiteko eskatu dio Nekazaritza Ministerioari

Denuncia las declaraciones de la exministra francesa, Ségnolène Royal y las califica de falsas.

Pide amparo y auxilio al ministro de Agricultura, Luis Planas, porque no se puede manchar la reputación de la certificación pública española.

Hobbea: ogi ekologikoaren ekoizpena eta kontsumoa sustatzea, bertako gari barietateekin

Hazialdekoa buru duen proiektuak Biolur eta Biharko Lurraren Elkartearen laguntza du, eta bertako gari barietateekin egindako ogi ekologikoari balioa ematea du helburu.

Azaroaren 11n nekazaritza biodinamikoari buruzko topaketa Nafarroan

Antroposofiari eta nekazaritza biodinamikoari buruzko bigarren jardunaldia Getzen egingo da, azaroaren 11n, Espainiako Nekazaritza Biodinamikorako Elkarteak, Espainiako Gizarte Antroposofikoak eta Nafarroako Prestakin Biodinamikoen Taldeak antolatuta.

Nafarroako VIII Azoka Ekologikoak etorkizuna ekologikoa dela erakutsi du

Euria eta baldintza meteorologikoak gorabehera, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena jai giroan igaro da asteburu osoan Noaingo Zentzumenen Parkean. CPAEN/NNPEKek oso positiboki baloratzen du sektore ekologikoaren hitzordu handia, eta milaka pertsona bertaratu dira ekitaldira, Nafarroako elikagai ekologikoei balioa eman diena, ekoizpen ekologikoko 30 postu baino gehiagorekin.

Bost gazta ekologikok parte hartu dute Uharte-Arakilen ospatutako Artzai Egunean

Las queserías Axuribeltz de Iturgoyen, Larrezabal Eco de Alsasua, Utxama de Dorrao, Uhaldeko de Gartzain y Tetxe de Roncal participaron en el concurso de quesos de leche cruda de oveja latxa.

Eduardo Aguilera, biologoa: "Dieta mediterraneoa eta agroekologia uztartu behar dira elikadura osasungarria eta jasangarria izateko"

Entrevistamos a Eduardo Aguilera en el IX Congreso de Agroecología celebrado en enero en Sevilla organizado por Alimenntta, thinkthank para la transición alimentaria. Si algo nos quedó claro en el congreso es que dieta y sostenibilidad van de la mano, y  Eduardo Aguilera nos habló de combinar dieta mediterránea y agroecología en España para una alimentación saludable y sostenible.
Eduardo investiga la sostenibilidad de la agricultura y el sistema agroalimentario desde una perspectiva interdisciplinar,  considerando múltiples escalas espaciales y marcos temporales. Además, es socio fundador de Alimentta e investigador postdoctoral en el Centro de Estudios e Investigación para la Gestión de Riesgos Agrarios y Ambientales (CEIGRAM) de la Universidad Politécnica de Madrid.
 

Udan, aukeratu sasoiko elikagai ekologikoak

CPAEN/NNPEKek sasoiko barazkien eta fruten egutegi batzuk argitaratu ditu, produktu ekologikoen, bertakoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko. Udako egutegia hemen deskarga dezakezu: SASOIKO ELIKAGAIAK

'Egin zaitez eko' erakusketak Nafarroako Liburutegi Nagusia jantziko du hilabetez

Maiatzaren 29tik ekainaren 30era bitartean, elikagai ekologiko erraldoien erakusketa ibiltaria egongo da Nafarroako Liburutegi Nagusian. Ekainaren 5erako, astelehena eta  Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, Loraldea baratze komunitarioan baratze ekologikoa maneiatzen hasteko tailerra antolatu da.

Nafarroako nekazaritza ekologikoak 806 operadore eta 66.736 hektarea ditu 2022an

Nafarroako nekazaritza ekologikoaren zifrek gora egin dute berriro, lurraldeko nekazaritza-azaleraren %7,4ra iritsi arte, baina oraindik urrun dago 2030erako Europar Batasunak ezarritako %25eko helburutik. CPAEN/NNPEKeko presidente berriak, María José Arrondok, inbertsio handiagoa eskatzen du Europak ezarritako helburua benetan lortu nahi bada. Zifrak Nafarroako sektore ekologikoaren egungo egoeraren berri emateko eta CPAEN/NNPEKen Kontseilu berriari aurkezteko balio izan duen prentsaurreko batean jakinarazi dira. Kontseilu berria joan den martxoan izandako sektore ekologikoaren hauteskundeen ondoren sortu zen.

Udaberrian, aukeratu sasoiko elikagai ekologikoak

CPAEN/NNPEKek sasoiko barazkien eta fruten egutegia argitaratu ditu, produktu ekologikoen, bertakoen eta sasoikoen kontsumoa sustatzeko. Hemen deskarga ditzakezu: SASOIKO ELIKAGAIAK

Larunbat honetako EKOmerkatuak zainzuriari eskainiko dio eguna

Larunbat honetako EKOmerkatuak zainzuriari, sasoi betean dagoen barazkiari, eskainiko dio jardunaldia. Horretarako, Nafarroako produktu ekologikoak dastatzeko gune berri bat antolatu da, Geltokirekin lankidetzan, Zatoz eta dastatu/ Ven y pruébalo' izenburupean. Ostegun honetan, gainera, Tuterako Topero jatetxeko EKOtopaketa berreskuratuko da José Aguadorekin.
 

CPAEN/NNPEKk 10 nekazaritza-fitxa argitaratu ditu

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren printzipioak ezagutarazteko, dibulgazio-fitxa batzuk egin dira, besteak beste, laboreen txandakatzeari eta elkartzeari, fauna osagarriari, lurzoruari, konpostari, ongarri berdeei, nekazaritza ekologikoko osasunari eta abeltzaintza ekologikoari buruz. Fitxa horiek pertsonek ekoizpen ekologikoaren erabilera ezagutzeko pentsatuta daude, eta www.navarraecologica.org webgunean daude eskuragarri.

CPAEN/NNPEKk ostalaritza-establezimenduen bisita antolatu du Ekoaldera

Nafarroako elikagai ekologikoak gero eta ostalaritza-establezimendu gehiagok ezagutu eta zerbitza ditzaten, CPAEN/NNPEKk bisita bat antolatu zuen ANAPEHko ostalariekin Ekoaldera, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren logistika-zentrora.

Nafarroako tomaterik onena, Mendigorriakoa

Se ha entregado a Fran Yoldi, campesino de Mendigorría, el premio al mejor tomate otorgado por Gasterea y CPAEN/NNPEK en el VI Concurso del Tomate Antiguo de Navarra, celebrado en el marco del EKOmercado de septiembre.

Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz hitz egiteko ipuinak

Beren etxeetan elikadura inguruko ohitura osasungarriak ikusten dituzten haurrek, litekeena da ohitura horiek helduaroan errepikatzea. Haurtzaroan sentitzen dira gure helduen portaeraren eta gure osasun fisiko, mental eta emozionalaren oinarriak. Lau ipuin dibertigarri gomendatzen dizkizuegu gai hau etxean edo ikasgelan sartzeko.

CPAEN/NNPEKk 108 alta berri ditu urtearen lehen erdian

Gaur egun, 800 operadore ditu CPAEN/NNPEKk. Urtarriletik uztailera 108 alta berri eman dira, batez ere ekoizleen gorakada azpimarratuz, 91 landare-ekoizlerekin eta 9 abeltzainekin.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org