Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Larunbat honetako EKOmerkatuak gazta ekologikoei eskainiko die jardunaldia

Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, gazta ekologikoei eskainiko zaie jardunaldia. 'Zatoz eta dastatu' izeneko gunean, EKOmerkatuan egon ohi diren gaztak dastatu ahal izango dira. Ostegun honetan, gainera, EKOtopaketa Monasterio jatetxeko sukaldaria den Lorea Lozadarekin izango da.

CPAEN/NNPEKek Gabriel Errandonea abeltzaina eta Geltoki saritu ditu

CPAEN/NNPEKk gaur Erriberrin egin du Batzar Nagusia eta bertan banatu ditu CPAEN/NNPEK sarien VII. Edizioa. Erakundeko hirurogei operadore eta lagun baino gehiagok parte hartu dute ekitaldi horretan.
Aurten, ‘Abeltzaintza ekologikoari eskainitako bizitza osoa’ saria Gabriel Errandonea Berako abeltzain ekologikoak jaso du. Bere ibilbide ekologikoa 1993an hasi zuen, ekologikoan ziurtagiria lortu zuen lehen pertsonetako bat izan zen eta abeltzaintza ekologikoan erreferente izan da Trigo Limpio kooperatibaren bitartez.  
‘Erakunde laguntzailea’ saria Geltokirentzat izan da. CPAEN/NNPEKek elikadura burujabetza, ekonomia sozial eta solidarioaren sustapenari eta kultura alternatiboari egindako ekarpena nabarmendu du, duela 6 urtetik martxan dagoena Iruñeko erdigunean.

 

CIFP Burlatak menu ekologikoak eskainiko ditu maiatzean, CPAEN/NNPEKekin lankidetzan

Durante los martes 7, 14 y 21 de mayo en el CIFP Burlada va ofrecer menús con alimentos ecológicos de Navarra en colaboración con CPAEN/NNPEK. El proyecto se ha puesto en marcha con la colaboración de CPAEN/NNPEK, que ha diseñado la acción para trabajar en menús saludables y sostenibles en el centro; los alimentos ecológicos se han adquiridos en Ekoalde, asociación sin ánimo de lucro de productoras y elaboradoras ecológicas de Navarra. 

Sasoiko elikagai ekologikoak: atal berria hilero zer kontsumitu ezagutzeko

Elikagai bakoitzak ziklo bat eta denboraldi bat ditu klimatologiari eta landatzen den lurrei dagokienez. Sasoiko produktuak kontsumitzea heltze-punturik onenean jaso diren elikagaiak kontsumitzea da, bidezko prezioan, eta tokiko ekonomiari mesede egiten diona. Nafarroako sasoiko elikagai ekologikoak kontsulta ditzakezu atal berrian: Sasoiko elikagaiak - Alimentos Ecologicos de Navarra (navarraecologica.org)

EKOmiradas, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusteko argazki amateur lehiaketa

CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, apirilak 22, jarriko da martxan, Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.

'Egin zaitez eko' erakusketa San Frantzisko, Cintruenigo eta Tafallako liburutegietan egongo da udaberri honetan

Elikagai ekologiko erraldoiek Iruñeko Alde Zaharreko San Frantziskoko liburutegia, Cintruenigoko Liburutegi Publikoa eta Tafallako Liburutegi Publikoa bisitatuko dituzte udaberri honetan, apirilaren 22tik ekainaren 21era bitarte. Erakusketa horretan, baratze ekologiko baten maneiua ikasteko aukera ere egongo da, hiru saiotan banatutako ikastaro batean.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org