Irailak, 18 Ostirala , 17:00 - 20:30
Irailak, 19, Larunbata , 11:00 - 14:30 y 17:00-20:30
Irailak 18, Igandea , 11:00 - 14:30
Asteburu honetan, Nafarroako Azoka Ekologikoaren V. edizioa egin da. Hiru egunetan, produktu ekologikoen 30 postu baino gehiago izan dira, eta jende guztiarentzako jarduerak. 2.300 pertsona hurbildu dira hitzordura, ohi baino heren bat gutxiago, osasun arloko prebentzio neurriak direla eta.
Nafarroako sektore ekologikoaren topaketarik garrantzitsuenak V. edizioa ospatuko du irailaren 18, 19 eta 20an, eta hogeita hamabost erakusketari bilduko ditu. Horrez gain, haurrentzako eta helduentzako jarduerak ere izango dira.
Hitzordua Iruñeko autobus geltoki zaharreko nasetan izango da; bertan, enpresa erakusketariek euren produktuak erakutsi eta salduko dituzte ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean.
NNPEK Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak erabaki du Nafarroako Azoka Ekologikoa irailean ospatzea, apirilaren 3an, 4an eta 5 egin beharrean. Koronabirusaren agerraldiarekin lotutako prebentzio-neurriei buruz Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak emandako protokoloei jarraikiz eta sortutako krisiaren aurrean hartu da erabakia.
Nafarroako Azoka Ekologikoaren bosgarren edizioak izen-emateak itxi ditu eta data zehaztu du: apirilaren 3an, 4an eta 5ean izango da, eta berriz ere Iruñeko autobus geltoki zaharrean egingo da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org