Leire, Ignacio, Ibon, Arantzazu, Jesus, Panpi, Goiza, Edorta eta Paula aurkezten dizkizuegu. Ekoizleak eta elaboratzaileak, merkataria, ostalaria, ekoizpen ekologikoan aditua eta elikagai ekologikoak kontsumitzen dituen kirolaria. Nekazaritza ekologikoari eskainitako bizitza oso baten adibideak, baina baita belaunaldien arteko erreleboarenak eta ekoizpen ekologikoan ekiteko apustuarenak ere. Banaketa-sarearen adibideak: merkatari batek eta ostalari batek beren establezimenduetan elikagai osasungarriak eta iraunkorrak sartzearen alde egiten dute. Bakoitzak bere esparrutik, bere aletxoa eman du nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren aldeko apustuan eta Nafarroako elikagai ekologikoei balioa emanez.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org