Nafarroa Salsa Berdean denda ekologikoetan
Gure lehiaketan parte hartzea oso erraza da. Erosi produktuak CPAEN/NNPEK sareko denda ekologiko batean, prestatu errezeta bat, egiozu argazki bat eta bidali e-mail bidez cpaen@cpaen.org helbidera produktuak erosi dituzun denda adieraziz.
Facebooken, Xen eta Instagramen ere parteka dezakezu. Lehiaketan parte hartzeko, aipatu erosketa egin duzun establezimendua (@navarraecologica etiketa) eta erabili #NavarraEnSalsaVerde hastaga.
Urtarrilaren 2tik 22rako epea, biak barne.
Non eros ditzakezu osagaiak?
Bilatu hemen zure denda ekologikoa:
https://www.navarraecologica.org/eu/banaketa-sarea
Errezetak baloratzeko, jasangarritasun-irizpideak hartuko dira kontuan, hala nola osagaien jatorria eta sasoikoak izatea , bai eta errezetaren sormena ere.
Errezetarik onenak webgunera igoko ditugu
Sariak
• Urrezko errezeta: 150 €zure denda ekologikoan gastatzeko*
• Zilarrezko errezeta: 100 €zure denda ekologikoan gastatzeko*
• Brontzezko errezeta: 50 €zure denda ekologikoan gastatzeko*
* Zure errezetarako erosketak egin dituzun denda berean.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org