EkoAranzadi

Aranzadiko Casa Soto  (EkoAranzadi) biziberritzeko proiektuaren helburua gaur egun erabiltzen ez den nekazal gune zahar hau nekazaritza ekologiko eta jasangarriko ekoizpen zentro bihurtzea da. Ekimen honek balio historiko eta kultural handiko nekazaritza-ondarea berreskuratzea du helburu, eta, aldi berean, tokiko erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, hala nola INTIA, CPAEN/NNPEK  eta Landare. Nekazaritza ekologikoa sustatzeaz gain, kontsumitzaileei tokiko produktu fresko eta jasangarriak eskuratzeko aukera emango dien eredu bat ezartzea da ikuspegia, hiri-ingurune baten barruan topaketarako, bizikidetzarako eta ezagutza trukatzeko guneak sortzen lagunduko duena, balio pedagogiko eta sozial handia izango duena.

Proiektu pilotu hau barazkien hazkuntzan oinarrituko da, eta tokiko baldintzetara egokitutako ekoizpen ekologikoko teknikak erakusteko eredu gisa balioko du. Gune honetan hurbileko produktu freskoak sortuko dira, eta kontsumitzailea kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatuko da.

Informazio-jardunaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatuko dira elikadura jasangarriaren eta hurbiltasunaren garrantzia sustatzeko. Jarduera horiei esker, kontsumitzaileek tokiko produktu ekologikoak aukeratzearen onurei buruz ikasiko dute, ekoizleekin lotura estuagoa sortuz.

Helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • 1. helburua. Nekazaritza-eremua egokitzea.
  • 2. helburua. Nekazaritza-ekologiako gune bat sortzea, bere dimentsio tekniko-produktibo, sozial eta ekonomikoaren bidez.
  • 3. helburua. Ikasteko eta elkartzeko espazio bat sortzea.
  • 4. helburua. Emaitzak sektorera transferitzea.

Gauzatzeko Aldia:

2025/06/01-2026/31/12

Ekomerkatua

Elikagai ekologikoen azoka, NNPEKek ziurtatutako elikagai ekologikoen azoka. Zuzeneko salmenta, bertakoa eta eskala txikiko ekoizle eta elaboratzaileen merkatua.

Proiektua sektore ekologikoak kontsumitzaileekin zuzeneko salmenta- eta komunikazio-kanal bat ezartzeko duen kezkatik sortu da.

Informazio gehiago: www.ekomercado.org

Ekoalde

Proiektu honek banaketa-bide laburrak sortu eta sustatu nahi ditu, sektorearen jarduera sendotzeko eta Nafarroan ekoitzi eta egindako produktu ekologikoei balioa emateko.

Era berean, landa garapena bultzatu eta lehen sektorearen bideragarritasunean lagundu nahi da, tokiko ekoizleen lana duinduz.

Informazio gehiago: www.ekoalde.org

Geltoki

Geltoki elkartea Geltoki proiektuaren sustatzailea da. Ez du irabazi asmorik, nafarroako bost eragileek osatzen dute, eta ekonomia sozial eta solidarioa eta elikadura burujanetza oinarritzat duen proiektua honen baloreak zabaltzeko asmoarekin sortu zen. Elkartea osatzen duten eragileak hauek dira, REAS Nafarroa, NNPEK-CPAEN, Traperos de Emaus, Alimentos Artesanos eta EHNE Nafarroa. 

Informazio gehiago: www.geltoki.red

Zunbeltz

Zunbeltz Nafarroako lehen nekazaritza test-gunea da nekazaritza ekologikoaren sektorean pixkanaka-pixkanaka sartzea eta ezagutzaren transferentzia sustatzeko; belaunaldien arteko erreleborako eta sektorea dinamizatzeko aukera gisa aurkezten da, eta bertako biztanleria finkatzen laguntzen du.
Proiektu pilotua Nafarroako Gobernuaren LGParen 16.2 neurriaren bidez finantzatzen da, FEADER funtsen bidez; Europak landa eremuetan inbertitzen du, Nafarroako Gobernuak eta parte hartzen duten erakunde bazkideek, kasu honetan Andia Mankomunitateak, NUPek eta CPAEN/NNPEKek.

Nekazaritza ekologikoa sustatzea

Sustapen Plana eta Ekologikoak markaren bidez, ekoizpen ekologikoaren onurez kontzientziatzen eta sentsibilizatzen saiatzen gara, eta, aldi berean, tokiko kontsumo ekologikoa sustatzea dugu helburu. Horretarako, hainbat ekintza egiten dira, hala nola tokiko, estatu mailako eta nazioarteko azoketan parte hartzea; dastatzeak, tailerrak eta hitzaldiak elikagai ekologikoak sustatzeko; ekintzak ostalaritzarekin eta salmenta-puntuekin, eta Jatetxe Jasangarrien Sarearekin; sustapen-materiala eta etengabeko komunikazioa sektore ekologikoaren inguruan, web-orri honetan bertan eta gure sare sozialetan. Egiten diren ekintza guztiek Nafarroako Gobernuaren 3.2 neurriaren diru-laguntza dute, LGENF funtsekin.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org