- ekologikoak
- Nekazaritza ekologikoa
- Onura ekologikoak
Elikagai ekologikoen
8 onura
Oraindik zalantzetan bazaude, hona hemen 8 arrazoi Nafarroako elikagai ekologikoak jateko:
Kalitate hobea
Ekoizpen sistemak trazabilitate bati loturik daude, landatik mahaira, ekoizpen ziklo naturalak errespetatuz eta ez ongarririk ez produktu kimikorik erabili gabe.
Gustagarriak
Elikagai ekologikoek ez dute gehigarririk, ez kontserbagarririk, ez zaporearen indargarri aizunik. Modu naturalean, usain handiagoa eta kolore biziagoa dute eta betidaniko zaporeak atxikitzen dituzte, indar handiz. Ummm!
Oso elikagarriak
Lantzen diren lurren propietateen kontserbazioa eta lantzeko modua direla-eta, elikagai ekologikoek bitamina eta proteina gehiago dituzte. Gure ttikiendako hoberena.
Zure osasuna, guztiaren aurretik
Hondakin toxikorik ez dutenez, gure organismoak zuzen asimilatzen ditu elikagai ekologikoak, BERE funtzio metabolikorik aldatu gabe, eta gainera gure immunitate-sistema hobetzen dute.
GEOrik gabe
GEO (Genetikoki Eraldatutako Organismoak). Nekazaritza ekologikoak bultzatzen du espezie eta moten aniztasun genetikoaren kontserbazioa eta, horrekin batera, laborantzaren paisaiaren aberastasuna.
Ingurumena zaintzen dugu
Nekazaritza ekologikoa funtsezkoa da ingurumena babesteko, uraren, lurraren eta airearen kutsadura galarazten duelako. Topatu genuena baino planeta hobea uzten laguntzen dugu.
Landa garapena
Nekazaritza ekologikoak natur baliabideak babesten ditu eta gure herrien bizi kalitatea hobetzen, sozioekonomian eta kulturan ekartzen dituen onurei esker.
Hurbiltasuneko ekonomia
Modu ekologikoan kontsumitzean geure ekarpena egiten diogu tokiko erkidegoen eta nekazari txikien garapen jasangarriari, merkataritza-harreman zuzenagoak bultzatuz, elikagai bakoitzaren aztarna ekologikoa apaltzen duela ahantzi gabe.