Zatitu kuiatxoak 10 cm inguruko zatitan eta, ondoren, moztu bi zatitan. Hustu eta 10 minutu inguru egosten dira. Xukatu eta erreserbatu.
Barazkiak zatitan moztu eta potxatu egiten dira. Erregosi ondoren, bota gatza eta tomate-saltsa. Bete kuiatxoak eta jarri gazta gainetik. Sartu labean gazta urtu arte.