Eskoletako jantoki osasungarri, jasangarrien eta landa-eremu biziaren defentsan bat egin dute hainbat udalek, erakundek eta kolektibok

Adierazi dute beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela elikadura subiranotasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak eskoletako jantokien oinarri izatea. Horregatik guztiagatik, exigitzen diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita. Horrez gain, galdegin dute aurrera egitea elikadura-justizian eta elikadura-subiranotasunean, eskoletako platerek itzulera ekar dezaten osasunaren, ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren eta lehen sektorearen bultzadaren terminoetan.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Udal ordezkariak, elikadura arloko ekoizle, nekazari eta langileen ordezkariak, hiri eta herrietako hezkuntza arloko ordezkariak, landa-eremuko eta hiriko ordezkari sindikalak, guraso elkarteetako ordezkariak eta elikadura burujabetzaren eta elikadura osasungarri eta iraunkorraren alde lan egiten duten kolektiboetako ordezkariak prentsaurrekoa egin dute gaur Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean. Eskatu dute, eskoletako jantokietan aldaketa sakon eta erradikala elikatu beharrak bultzatuta, gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizunez, osasun publikoarekin, gure elikadura kulturarekin eta gure herri eta haranetako bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko.

Bertan, azaldu dute nola gure eskoletako jangelak gero eta gehiago aldendu dira bertako elikagaietatik eta bertako sukaldaritza eta kulturatik, eta hamarkadak dira elikadura enpresa handien mesedetan egindako ereduan murgildu zirela, modu deslokalizatuan, kilometrikoan eta jasanezinean garatzen den ereduan, hain zuzen ere.

Hori gertatzen zen bitartean, Nafarroako herriak eta nekazal ustiaketak odolustutzen ari dira:

Nafarroan azken 10 urteetan nekazaritza ustiaketen % 20 baino gehiago galdu direla. Bestalde, titularren % 66k, 55 urte baino gehiago ditu, eta nekazari titularren % 3,20k baino ez du 35 urte baino gutxiago.
Despopulazioari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, 142 herri populazioa galtzen ari dira momentu honetan, Nafarroako udalerri eta kontzeju guztien % 23a.

Osasun faktoreak ahaztu gabe; izan ere, 2 eta 14 urte bitarteko haur nafarren %28k gehiegizko pisua edo obesitatea dute.

Hain zuzen, gure eskolak etorkizuna, osasuna eta kontzientzia lantzeko lekuak dira. Horregatik, joera negatibo hori irauli egin behar da neurri politiko zehatz eta sakonekin. Beharrezkoa eta lehentasunezkoa da elikadura-subiranotasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak eskoletako jantokien oinarri izatea.

FAOk, goseari amaiera emateko nazioarteko ahaleginean buru egiten duen Nazio Batuen Agentziak, herritarren parte-hartzea sustatzen du; Europako Batasunak herritarren parte-hartzea bultzatzen du; Milango Itunak parte-hartzea aholkatzen du; Nafarroako Gobernuak aspalditik aldarrikatzen du herritarren parte-hartzea. Bada, gaur mobilizatu den aldarrikatzen du parte hartu nahi duela, eta parte hartze hori eragile eta erakunde ezberdinekin behar bezala koordinaturik garatzea nahi duela.

Indarrean dagoen lege-esparruari jarraiki, Europako Batzordearen FOOD 2030 dokumentua azpimarratu behar da. Dokumentu hori oso adierazgarria eta inspiratzailea da, eta hainbat alderditan aurrera egiteko beharra azpimarratzen du, hala nola:

 

  • Elikadura sisteman berrikuntzak ezartzea eta komunitateen ahalduntzea.
  • Elikadura jasangarria eta osasungarria sustatzea.
  • Klima aldaketari aurre egiteko eta ingurumena zaintzeko ildoak lantzea.

 

Ildo horretatik, nekazaritzako elikagaien kalitatea arautzen duen Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege berriaren 17. xedapen gehigarriak jantoki iraunkor eta osasungarrietan aurrerapen handiak egiteko aukera ematen duten irizpideak ezartzen ditu.

CPSANA edo NUKF bezalako talde eta erakundeek hamaika aldiz informazio zehatza eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailari, lantzen ari diren plegu edo baldintza-orrien zirriborroaren edukia ezagutzeko asmoz. Kontra, Hezkuntza Sailak erantzun du irizpide horiek benetan lantzen ari direla, baina ez du aipatu testua aztertzeko aukerarik eman inongo momentuan.

 

Horregatik, baldintza-orri edo plegu horiek laster onartuko dela jakinda, eta ezin izan denez baloraziorik edo ekarpenik egiteko zirriborro bat ezagutu, gure gizartearen betebeharra da elikadura zirkuitu labur, nahikoa, osasuntsu eta jasangarria diseinatzea. Izan ere, zalantzarik gabe, erosketa publiko jasangarriak eta tokian tokikoak asko lagun dezake helburu hori lortzen.

 

Horregatik guztiagatik, deialdi hau babesten dugun talde, entitate eta ordezkari guztiok honakoa exigitzen diogu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari:

 

1.- Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita, eta hurrengo urteetan, gradualki, bi esparruetan %100 lortzeko helburua finkatzea.

 

2.- Pleguan kalitatezko lanpostuak sortu eta mantentzeko eta lan-baldintza duinak bermatzeko irizpideak ezartzea, eta horretarako Nafarroako Gobernuak beharrezkoa den formakuntza eta laguntza teknikoa artikulatzea.

 

3.- Elikadura justizian eta elikadura subiranotasunean aurrera egitea, gure eskoletako jangeletako plateretan hori islatzen bada, eragin zuzena izango baitu osasunean, ekonomia zirkularrean, iraunkortasunean eta Nafarroako landa eremuaren eta lehen sektorearen susperraldian.

 

4.- Pleguak Nekazarien Eskubideen NBEren Deklarazioan, Europako Batzordearen FOOD 2030 Dokumentuan, Milango Itunean eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 17. xedapen gehigarrian ezarritakoa errespetatzea eta, hala, NBEren Garapen Iraunkorreko 17 helburuen 20/30 agendan ezarritakoa betetzea.

 

5.- Baldintza materialak eta legalak kontuan hartuta, ez dugu ulertuko eta ez dugu bat egingo norabide horretan ez badira pausu ausartak ematen, edo Nafarroako gizarteak behar duen aldaketa sakona eragotziko duten aldaketa kosmetikoak egiten badira.

 

6.- Irizpide horiek guztiak modu egokian lantzeko denbora materialik ez dagoela irizten bada, Nafarroako Gobernua lantzen ari den plegua urtebetera mugatzea, luzapenik gabe, moratoria gisa, eragile sozial eta instituzionalen artean parte hartuz eta koordinatuz plegu berriak lantzeko epe egokiago bat zabal dadin.

 

 

Iruñean, 2020ko martxoaren 11n.

 

 

ATXIKIMENDUAK (EGUNERATZEN JARRAITUKO DIRA: http://bit.ly/comedores-sostenibles-na )

 

Sortzen

Denok Bat Guraso Elkartea

Itzaire Haurreskola (Leitzako Haur eskola)

Julián Gayarre IP (DBHI Erronkari)

Atakondoa IP (Irurtzun)

ERLETA eskualde eskola (Leitza)

Irain Eskolako Klaustroa (Lesaka)

Berako Udala

Leitzako Udala

Arakilgo Udala

Lesakako Udala

Araizko Udala

Agoizko Udala

Arbizuko Udala

Baztango Udala

Isabako Udala

Etxarri Aranazko Udala

Isabako Udala

Etxauriko Udala

Basaburuako Udala

Larraungo Udala

Goizuetako Udala

Erroibarko Udala

Hainbat udaleko zinegotziak (Iruñea, Barañain)

Andiako Mankomunitatea (Abarzuza, Lezaun, Salinas de Oro, V. de Guesalaz y V. de Yerri)

Sakanako Mankomunitatea

Pirinioko mahaia

CEDERNA-GARALUR

Mendialdea Garatzen

Plataforma Social de Tafalla/Gizarte Asanblada

EHNE

LAB

ELA

Araizko Zaporeak

Bertatik Bertara (Leitzaldeko parte hartze mahaia elikadura burujabetzaren inguruan)

Colectivo Lantxurda Taldea

CPAEN/NNPEK

CPSANA/EPEBNA (Grupo de Compra Pública por la Soberanía Alimentaria en Navarra/Erosketa Publikoa eta Elikadura Burujabetza Nafarroan)

EHKO

Etxalde

Helianto

Justicia Alimentaria Global

Lantxurda Taldea

Leitzeko

Mundubat

Mugarik gabe

Laurentxi

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org