Elkartearen Batzar Nagusian, Ekoaldek 1.256.000 euroko aurrekontua onartu du, 2022koa baino %52 handiagoa. Elikagai ekologikoak biltzeko zentroak errestaurazio kolektiboaren izaera estrategikoa nabarmendu du; izan ere, 2022an salmentak 427.000 eurotik 760.000 eurora igo dira 2023ko ekitaldian.
Maiatzean zehar, Burlatako LHIIk sukalde zuzendaritzako goi mailako 1. mailako taldeak egindako menu ekologikoak eskainiko ditu ostiralero. Proiektua CPAEN/NNPEKen laguntzarekin jarri da abian, eta zentroan menu osasungarriak eta iraunkorrak lantzeko ekintza diseinatu du; elikagai ekologikoak Ekoalden erosi dira, Nafarroako ekoizle eta elaboratzaile ekologikoen irabazi asmorik gabeko elkartean.
2016an, CPAEN/NNPEK sektorea dinamizatzeko eta egituratzeko lanean hasi zen. Irudian ikus daitekeenez, zazpi urte hauetan era guztietako proiektuak bultzatu eta sortu dira: elikagai ekologikoak sustatzea (Geltoki), merkaturatzeko zirkuitu laburrak (Ekoalde eta EKOmercado), nekazaritza ekologikoan sartzea (Zunbeltz), sektorearen egituraketa (Hazialdeko-zerealistak). Lan horren ondorioz, gaur egun sektore ekologikoari lotutako erakunde berriak daude, hala nola Ekoalde, Geltoki, Hazialdeko, hileko EKOmerkatu bat eta askotariko eremuetako sare eta aliantzak.
“Baratzetik jantokira: Nafarroako lehen sektore ekologikoaren eta errestaurazio kolektiboaren arteko artikulaziaren esperientziak” izenburupean, datorren irailaren 23an Ekoaldek jaurdunaldia bat antolatu du errestaurazio kolektiboko eragile ezberdinekin batera. Jaudunaldia, Europar Batasuneko Lehen Egun Ekologikoarekin batera ospatuko dena, bereziki errestaurazio kolektiboaren gainean jarriko du arreta, hala nola, honek lurraldean izan duen eragina, egun irabazi-asmorik gabeko elkartearen %50ren fakturazioa suposatzen baitu.
Ambas entidades han suscrito un convenio de colaboración para garantizar los criterios de frescura, proximidad, sostenibilidad y calidad de los alimentos.
Elizondo, Larraintzar, Antsoain eta Abarzuzan egin dira sentsibilizazioak, lehen hezkuntzako 14 eskola-talderekin. Saioetan jolasaren bidez lan egiten da, eta agerian uzten da elikadura orekatu, osasungarri eta jasangarriaren garrantzia.
CPAEN/NNPEKko Proiektuen Departamendua Palmara joan da apirilaren 25etik 27ra SEAEren Kongresura, jantoki kolektiboetan egindako lanaz eta sektore ekologikoaren egituraketaz hitz egiteko. Gainera, esparru horretan egindako sentsibilizazio-bideoak aurkeztuko dira.
2021 urte ona izan da Ekoalderentzat, Nafarroako operadore ekologikoen irabazi asmorik gabeko elkartearentzat. Zifrak argiak dira: aurtengo negozio-bolumena 500.000 eurokoa izan da, eta errestaurazio kolektiboa izan da hazkunde handiena izan duen salmenta-kanala. Ekoaldek 29 ikastetxe hornitzen ditu; bi sukalde zentral eta baserri eskola bat, egunean 11.500 menuko inpaktuarekin. Gaur egun, 68 ekoizle daude Ekoalden, eta 2 langiletik 8ra hazi egin da.
CPAEN/NNPEKk bost urte daramatza jantoki kolektiboetan menua aldatzeko prozesuak eredu osasungarri eta jasangarriagoetara eramateko laguntza-lana egiten. Gero eta eragile gehiagok trantsizio hori hastearen alde egiten dute, Nafarroako elikagaien erosketa publikoa irizpide osasungarri eta iraunkorrekin erabaki dadin. Lizitazio pleguetan ingurumen-irizpideak sartzeko lanak "traktore-efektua" du elikagai ekologikoen kontsumoan, kolektibitateen kanalean.
Manuel Roman eta Jesus Aranda, Nafarroako olio ekologikoaren ekoizleak eta elaboratzaileak, elkarrizketatu ditugu. Ekoizpen eta merkaturatze bide oso desberdinarekin, Isanatur-Ecoprolivek eta Ecológicos Arandak koletibitateei buruz hitz egiten digute, gero eta indar handiagoa hartzen ari den merkaturatze-kanala baita eta sektore ekologikoarentzako aukera baita. CPAEN/NNPEK lantzen ari den mahai sektorialen barruan, horietako bat olio-ekoizleekin egin da, sektorea taxutzen eta egituratzen joateko.
Pediatra bat, nutrizionista bat, Jangelako ama bat, eskola bateko sukaldari bat eta CPAEN/NNPEKeko teknikari bat dira jantoki osasungarri eta jasangarrien bidez ohitura osasungarriak hartzea sustatu nahi duten bideoen protagonistak. CPAEN/NNPEK bost urte daramatza eskola-jantokietan aldaketa-prozesu horiek gauzatzeko sentsibilizazio- eta laguntza-lana egiten.
Ainhoa Ibarrola Hernandorena Atarrabiako Amalur haur eskolako zuzendaria da. Tokiko elikagai ekologikoen iraunkortasunaz eta kontsumoaz kontzientziatuta, eskolako menuetan aldaketak sartzearen alde egin zuen 2016tik, osasungarriagoak izan zitezen. Aurten, eta CPAEN/NNPEKen laguntzarekin, erabateko aldaketaren alde egin dute, eta irailetik aurrera, Amalurren egunero ematen diren 100 menu baino gehiago (90 ikasle eta 15 hezitzaile inguru) ekologikoak, freskoak, sasoikoak, tokikoak eta lehen sektoreak hornituak izango dira. Elikagaien %71 Ekoalderen bidez jasoko dituzte, eta gainerako %29a Atarrabiako tokiko saltokietatik. Ainhoak oso positibotzat jo du aldaketa, eta familien artean ere oso harrera ona izaten ari dela esan du.
Iruñeko Udaleko Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuak baldintza gisa jartzen du menuen kontratu berrian elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak sartzea. Kontratua 2021eko irailetik 2022ko abendura bitartean egingo da, eta zerbitzuak 422 erabiltzaile ditu. Guztira, 156.000 bazkari zerbitzatuko dira 2021eko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra, eta 43.333 afari. Etxeko Laguntza Zerbitzuak CPAEN/NNPEKen laguntza izan du plegua egiteko.
Elikalimen Izaskun Berasategik eta Isabel Juánizek sortutako nutrizio-aholkularitza da. Haurren elikadurari eta eskola-jantokiei zuzenduta dago batez ere, baina elikadura osasungarri eta jasangarriaren alde egin nahi duten beste kolektibitate batzuei irekita dago. Kontua da elikaduraren paradigma aldatzea; izan ere, eskaintzen denak eta jaten ohituta gaudenak askotan ez die nutrizio-gomendioei jarraitzen, eta gero eta gehiago diren patologiei lotutako obesitate- eta gehiegizko pisu-arazoak dituen gizarte batean gaude. Horrek arazo larriak sor ditzake etorkizunean, jasangarritasunari dagokionez ere bai. Elikalimenek eskuz esku lan egiten du CPAEN/NNPEKekin, sinetsita haurtzarotik lan eginez ohitura horiek lehengoratu daitezkeela, nutrizioaren aldetik zuzena eta ingurumenaren aldetik arduratsua den elikadura baten alde eginez.
Paz de Ziganda, Jaso, Tantirumairu eta Argia ikastolek erosketa-hitzarmenak berritu dituzte Ekoalderekin. Datorren ikasturtean elikagai ekologikoak, freskoak, tokikoak, sasoikoak eta lehen sektoreak hornituta jarraituko dira izaten. Jantoki osasungarri eta jasangarrien balorazioa oso positiboa da, bai elikaduraren kalitateagatik, bai tokiko sektore ekologikoa egituratzeko ematen duten laguntzagatik. Guztira, 1.700 menu zerbitzatzen dira egunean, eta elikagai ekologikoen eta tokiko elikagaien ehunekoa %13,38 eta %57,97 artekoa da, ikastolaren arabera.
Hemengoak proiektuak Iruñeko haur-eskolen elikadura-eredua aldatu zuen 2016an. Orain, 2021ean, AESANek -Espainiako Elikadura Segurtasuna eta Nutrizioaren Agentzia-
NAOS sarien bigarren accesitarekin saritu dute. Arrakasta handiko proiektua izan da Hemengoak, egunero 1.1000 menu baino gehiago zerbitzatzen baitira produktu askotariko, osasuntsu eta jasangarriekin, %90etik gora ekologikoak.
CPAEN/NNPEKek, Menjadors Ecològicsekin batera, etxean jaten ikasteko eta haurrek eskoletan jasotzen duten elikadura osatzeko gida praktikoa argitaratu du. Elikagaien mantenugaiak ezagutzea eta elikadura osasungarria zer den ulertzea da helburua. Errezetak, despentsa, erosketak, sukaldea antolatzeko aholkuak edo elikagaiak kontserbatzeko gomendioak dira gida honen parte, familiek nahitaez irakurri beharrekoa. Gida www.navarraecologica.org webgunean deskarga daiteke.
Bideoan hiru askari erraz nola prestatu azaltzen da. Kakao krema osasungarri bat, fruta eta zereala dituen jogurt bat edo piper pate bat dira merendatzeko aukera osasungarri eta ekologikoak.
Hemen ikus dezakezue: EKOaskaria
Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sinatutako jantoki kolektibo ekologikoak eta iraunkorrak sustatzeko hitzarmenari esker ezarri da proiektua. Menu berri hauek ezartzeko, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Ekoaldek lagundu dute, kolektibitateetarako eta horeca kanalerako elikagai ekologikoak banatzeko zentro logistiko gisa.
Gidaren helburua da Nafarroako eskola-jantokietako batzordeei irizpideak ematea ikastetxeetan eta eskoletan jantoki-zerbitzuak esleitzeko, jantoki osasungarri eta jasangarrietarako trantsizioan eskaintzak baloratu ahal izateko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org