Aipatutako menuek, egunero eragina zuzena dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko, 45 ikastetxe, 2 zentro soziosanitario eta 3 baserri eskoletako menuetan. Ekoalde irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Nafarroako 65 ekoizle eta elaboratzaile ekologiko biltzen ditu. Prentsa-ohar baten bidez zabaldu duten bezala, merkaturatzeko bide labur berriak sustatzea eta sortzea da beren jardueraren ardatza, eta gaur egun, errestaurazio kolektiboaren kanalak du pisu nagusia, produktu ekologikoen salmentaren %70 inguru baita. Noainen du egoitza elkarteak, eta Nafarroan elikagai ekologikoak banatzeko logistika-zentroa da.
Ekoalderen 2023. urterako aurrekontuak %50eko igoera dakar aurreko ekitaldiko aurrekontuarekiko. Elkartearen batzarrak azpimarratu zuen balantzea "oso positiboa" dela. Gainera, prentsa-oharrak jasotzen duenez, batzarrean elkartearen "etorkizuneko ereduari" buruzko eztabaida estrategikoari eman zitzaion lehentasuna, eta "5 urterako plan estrategiko bat egiteko prozesu parte-hartzaileari" hasiera eman zitzaion. Prozesu horrekin batera, funtsezko hiru erronka izango ditu: elkartearen barruan sektore ekologikoa antolatzeko plan bat, digitalizazio-plan bat eta bideragarritasun-plan bat, proiektua ekonomikoki sostengatuko duena.