Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Aceite Artajo , munduko oliba-olio onenen artean aitortuta Nafarroako bikaintasun ekologikoan

Nafarroako ekoizpen ekologikoa nazioarteko lehen lerroan dago berriro. Aceite Artajo, CPAEN/NNPEK-ko operadoreak, bere oliba-olio birjina estra ekologikoetako hiru olio,  EVOOLEUM 2026 gida ospetsuan sartzea lortu du. Gida horrek munduko 100 AOVE onenak hautatzen ditu.

Aqui La Tierra apustua egiten jarraitzen du Nafarroako sektore ekologikoa ikusaraziz

RTVE nafarroako nekazal produkzio ekologikoarekin duen konpromisua mantentzen du CPAEN/NNPEK-ko operadoreak bisitatzen jarraituz eta haien lanei garrantzia emanez. 

Ekolo limonada naturalen lerro berritzaile bat aurkeztu du udan errefreskatzeko

Ekolok beste urrats bat eman du elikadura osasungarriaren aldeko apustuan, limonada lerro berria aurkeztu baitu Madrilgo Salón Gourmeten. 

20 ardo nafartar ekologiko saridunak Ecovinoren XVI. Edizioan

33 mahastizaintzako eskualdek hartu zuten parte Ecovino sarien hamaseigarren edizioan. Errioxako Unibertsitateko Gune Zientifiko-Teknologikoan (CCT) du egoitza. Hogeita hamar bat epaile adituk osatutako epaimahai batek, Antonio Tomás Palacios irakaslea buru zela, lehiaketara aurkeztutako berrehun eta laurogeita sei erreferentziak baloratu zituen, guztiak ekologikoan ziurtatuak eta Euro-Orriarekin akreditatuak.

3 ardo ekologiko Nafarroako 10 ardo onenen artean

Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea 10 ardo saritu ditu Erriberrin horietatik 3 ardo ekologikoak dira. 

Gukalde, sasoiko kontserben aldeko apustua egiten duen CPAEN/NNPEK operadore berria

Gukalde Artiedako kontserba agroekologikoen lantegi berria, mermeladetan eta sasoiko kontserbetan espezializatua dago.

Aqui la Tierra apostu egiten du produkzio ekologikoaren alde 2025an

RTVEk nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, Nafarroako hainbat eremutara aldizkako bisitak eginez sektore ekologikoaren lana aletzen joan da.

Artajo Olioak munduko bigarren almazara ekologiko onenaren titulua jaso du

Fontellaseko familia enpresak AOVE onenen sailkapena lortu duten hiru produktu irabazi ditu World Best Olive Oils lehiaketaren rankingean.

Oloa, gazta, almendra eta tomate ekologikoak Aquí la Tierra programan

Aquí la Tierra RTVEko lantaldea, 2017az geroztik Nafarroara etortzen den saioa, ekainaren amaieran etorri zitzaigun berriro, eta Nafarroako ekoizpen ekologikoei buruzko lau erreportaje grabatu zituen Sakana inguruan eta Faltzesen.

INTERECOk ekoizpen ekologikoari buruzko prestakuntza antolatu du

Intereco ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko agintarien irabazi-asmorik gabeko elkarteak ekoizpen ekologikoari buruzko online prestakuntza antolatu du, Europako araudiaren arabera.

Behi-esne abeltzaintza ekologikoaren V. topaketa Anizen izango da asteburu honetan

Otsailaren 4an eta 5ean izango da, Anizen, eta behi-esne abeltzaintza ekologikoaren elkartearen lehen batzarra egingo da. Besteak beste, Jauregia Esnekiak bisitatuko da Anizen eta Aspace Biointegra Orreagan. 

Ekoplan bat hilero: Ultzamako sagardo ekologikoa

Hilabete honetarako ekoplan bat proposatzen dizuegu. Sagardoaren denboraldia hasten da, eta horretaz disfrutatzeko Oskotzeko sagar ekologikoaren ekoizleei bisita egitea da planik onena, hiru sagardo dastatu eta sagarrondoetara bisita eginez. Egunak Orgi basoan zehar paseatzen jarrai dezake, harizti bakarrak dituen milaka urteko basoan. Amaitzeko, hamaiketakoa edo bazkari ekologikoa Ultzama baserri-eskolan.

"Zuzeneko salmenta gure ekoizpenei balio erantsia handitzeko eta kontsumitzaileari prezio duin eta bidezkoa eskaintzeko modu bat da"

Rebeca Germán Almagro eta David Ruiz Azpilicueta Elkea dira, Bakedano eta Artaxoa artean oliba-olio birjina estra, garagardoa, sagarrak, lekaleak eta garagarra ekoizten dituen enpresa agroekologikoa. Hamar urte dira ekologikoaren ziurtagiria lortu zutela, baina 2016an hasi zen haien apustu handia, bizibide gisa agroekologiaren aldeko apustua egitea erabaki zutenean. Hileko lehen larunbatero saltzen dituzte euren produktuak Iruñeko EKOmerkatuan, baina zuzeneko salmentako beste ekimen batzuetan ere aurki ditzakegu, Lizarrako Plazara! azokan, esaterako.

"Bertako produktu ekologikoak kontsumituz, landa eta mendi-eremuak mantentzen laguntzen da"

Miriam Otxotorena hileko lehen larunbatero joaten da EKOmerkatura bere ardi-gazta ekologikoekin, Andia mendilerroaren magalean garatzen diren ardiena. Bere "Axuribeltz" marka Nafarroako kalitatezko gazten erreferentea da dagoeneko. Familia ustiategia da, eta bertan bere bikotearekin, Xabier Mitxelenarekin, lan egiten du, eta Garai eta Eñaut semeen laguntzarekin, zeinak, ikasteaz gain, landa-lanetan eta gaztak egiten laguntzen duten.

"Produktu ekologiko bat batez ere logikoa da"

Gorka Pérez Santa Cecilia Irunberriko Azpea Upeltegiak eta upeltegiko jatetxea kudeatzen dituen taldeko kidea da. Nekazarien, mahastizainen, ostalarien eta ardandegien familiatik dator, eta tradizio horri eusten dio familia-negozio honetan, non ekologia bere DNAren parte baita. Hileko lehen larunbatero Iruñeko EKOmerkatuan aurkituko duzue. Erraza izango da harekin hitz egitea, bere ardoei, filosofiari eta konpromisoari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzue.

"Produktu ekologikoak kontsumituz, beste gazte batzuk beren herrietan bizitzeko aukerak sortzen ditugu"

Patricia Tornerok eta Isidro Tapizek gazta egiten dute Erratzun, baina ez edozein gazta. Merkatuan erraz aurkitzen ez diren produktuak eskaintzearen aldeko apustua egin dute: gazta urdina, pasta prentsatukoa eta pasta bigunekoa. Horretarako, familia-ustiategi txikietako esne ekologikoa erabiltzen dute, behi zainduak, animalien ongizatea kontuan hartzen dutenak. Hileko lehen larunbatero, EKOmerkatuan aurkituko dituzu Pittikako gaztak.

"EKOmerkatua harreman zuzenak, errazak eta konfiantzazkoak ezartzeko topagunea da"

Lakabe leku mitikoa da, Artzibarko herri txiki bat, hirurogeiko hamarkadan hutsik geratu zena eta laurogeiko hamarkadan kontzientzia-eragozpeneko mugimenduko gazte-talde batek okupatu zuena. Naturari, haren erritmoei eta agroekologiari lotutako espazio komunitario alternatibo eta eraldatzailea eraikitzea zuten amets. Hileko lehen larunbat guztietan EKOmerkatuan aurkitzen dugu bere ogi eta beste produktuak. Iosu Ortigosa Lakabeko Okindegiko kidea elkarrizketatu dugu.

Aquí la Tierra telesaioak Erribera eta Baztan-Bidasoa eskualdea bisitatu ditu

Aquí la Tierra telesaioak, Televisión Españolako 1. kateko programa nagusietakobat, Nafarroara bi bisita egin ditu azken hilabeteetan, gure erkidegoko zortzi ustiategi ekologikoren lana biltzeko. Faltzes, Caparroso, Arizkun, Gartzain, Narbarteko eta Aniz herriak izan dira helmuga. Hauekin, Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruzko hogeita hemeretzi erreportaje egin dira TVE 1-eko programan, eta milioi eta erdi ikusle ditu.

“Ekologikoan lan egiteak libre izateko aukera ematen dit”

Duela hamaika urte Luis Fernando Gil Pagola caddie zen golf zirkuitu profesionalean. Bidaiak, Marbellan bizitzea, hegazkinak… lurrera, bere herrira itzultzea pentsarazi zion ajea. Golfaren zale amorratua izaten jarraitzen du eta txapelketetan jokatzen du aukera duen bakoitzean, baina bere olibondoetaz eta olioaz benetan oso harro dago. Ekologikoan ekoizten duen olio bat, CPAEN/NNPEK bidez ziurtatua, Eulz herrian. Argi eta garbi dio: "Haizea bezain askea naiz eta munduko oliorik onena egiten dut"

"Elikagai ekologikoak kontsumitzeak pertsona arduratsu bihurtzen gaitu"

Josean Iturralde abeltzaina da eta Ekollaondo markako arrautza, gazta eta ahuntz-jogurt ekologikoak ekoizten ditu. Jarduera hori Goldaratzen egiten du, Imotz ibarrean. Haren aburuz, elikagai ekologikoak kontsumitzea ez da osasun kontua soilik, munduarekin, iraunkortasunarekin, naturarekin konprometitzea eta kontsumitzaile arduratsu bihurtzea da. Gainera, hurrengo EKOtopaketan haren ahuntz gazta eta aurrautzak dastatuko dira, Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariak prestatuko duten platerean . Hitzordua urriaren 1ean da, 20:30etan, Geltokin.  Informazio gehiagorako: www.ekomercado.org

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org