"Zuzeneko salmenta gure ekoizpenei balio erantsia handitzeko eta kontsumitzaileari prezio duin eta bidezkoa eskaintzeko modu bat da"

Rebeca Germán Almagro eta David Ruiz Azpilicueta Elkea dira, Bakedano eta Artaxoa artean oliba-olio birjina estra, garagardoa, sagarrak, lekaleak eta garagarra ekoizten dituen enpresa agroekologikoa. Hamar urte dira ekologikoaren ziurtagiria lortu zutela, baina 2016an hasi zen haien apustu handia, bizibide gisa agroekologiaren aldeko apustua egitea erabaki zutenean. Hileko lehen larunbatero saltzen dituzte euren produktuak Iruñeko EKOmerkatuan, baina zuzeneko salmentako beste ekimen batzuetan ere aurki ditzakegu, Lizarrako Plazara! azokan, esaterako.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Kontatu zure ibilbide ekologikoa nola hasi zineten, zer ekoizten duzue, non, nola?
Nire ekoizpena ekologikoan ziurtatuta dago 2010etik, gutxi gorabehera, baina, egia esan, 2016an egin genuen nekazaritza ekologikotik bizitzeko jauzia.
Ekoizpen ekologikoa nahiko dibertsifikatuta daukagu, eta Nafarroako bi eremutan banatuta dago; alde batetik, ekoizpen mediterraneoena Artaxoan dago; hemen, Arroniz eta Arbequina barietateko olibondoak ditugu, eta horiekin oliba-olio birjina estra egiten dugu. Eta beste alde batetik, Bakedano herrian erreineta, fuji, golden eta royal gala barietateko sagarrondoak ditugu, mugurdiak eta marrubiak, Tolosako babarrun beltza, txitxirioa eta garagarra, zeinarekin ekoizpen propioko artisau-garagardo ekologikoa egiten dugun lantegi txiki batean.

2019an proiektu berri bat abiaraztea erabaki genuen, Urederra Garagardoak. Beste urrats bat eman nahi genuen gure proiektuan, mikrogaragardotegi bat martxan jarriz, garagardo ekologiko bat eginez, eskala txikian eta ekoizpen propioarekin. Garagarra eta lupulu-barietate desberdinak landatzea erabaki genuen, geure maltarekin garagardo ekologikoa egiteko, ekoizpen-prozesu guztia itxiz. 4 garagardo estilo egiten ditugu: Pale Ale, Red Ale, Garia eta Irish stout.

Zergatik zatozte EKOmerkatura?
Gure apustua, hasieratik, gure ekoizpena zuzeneko salmentan eta merkaturatze-zirkuitu laburretan saltzea izan da. Bitartekaririk gabeko zuzeneko salmenta merkaturatzeko modu bat da, eta ekoizle txikientzat gure ekoizpenei balio erantsia handitzeko eta kontsumitzaileari prezio duina eta bidezkoa eskaintzeko modu bat dena.
EKOMerkatua, Nafarroan egiten diren beste azoka batzuetan ez bezala, ekoizle ekologikoen merkatua da, nekazariek eta abeltzainek beren produktu ekologikoa eskaintzen duten gunea. Iruñean falta zen ekimena, eta sektore ekologikoarentzat, kontsumitzaileentzat eta hiriarentzat erreferente izan beharko luke.

Zergatik animatuko zenukete produktu ekologikoak kontsumitzera?
Nire ustez, produktu ekologikoak ekoizlearengandik zuzenean kontsumitzea kontsumo eta nekazaritza-eredua aldatzen laguntzeko modu bat da, pertsonengan pentsatutako eredu burujabeago baterantz, ingurunearekiko arduratsuagoa eta errespetuzkoagoa, eta sozialki jasangarriagoa.
Gainera, produktu ekologikoak, tokikoak eta sasoikoak elikadura osasungarriaren oinarria dira, ingurumena errespetatzen dutenak eta kalitate handikoak.

 

 

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org