Josean Iturralde abeltzaina da eta Ekollaondo markako arrautza, gazta eta ahuntz-jogurt ekologikoak ekoizten ditu. Jarduera hori Goldaratzen egiten du, Imotz ibarrean. Haren aburuz, elikagai ekologikoak kontsumitzea ez da osasun kontua soilik, munduarekin, iraunkortasunarekin, naturarekin konprometitzea eta kontsumitzaile arduratsu bihurtzea da. Gainera, hurrengo EKOtopaketan haren ahuntz gazta eta aurrautzak dastatuko dira, Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariak prestatuko duten platerean . Hitzordua urriaren 1ean da, 20:30etan, Geltokin. Informazio gehiagorako: www.ekomercado.org
Gainera, hurrengo EKOtopaketan haren ahuntz gazta eta aurrautzak dastatuko dira, Iñaki Andradas eta Luken Vigo Baserriberriko sukaldariak prestatuko duten platerean . Hitzordua urriaren 1ean da, 20:30etan, Geltokin. Informazio gehiagorako: www.ekomercado.org
Konta iezaguzu zure ibilbide ekologikoa. Zer ekoizten duzu, non eta nola?
Abeltzainen familia gara, fabrika batean lan egiten nuen arren, nire familiak beti izan zuen abeltzaintza jarduera. Aitak utzi zuenean, duela hamabi bat urte, itzuli eta jarduerari berriro ekiteko unea zela erabaki nuen, beraz, lanean hasi nintzen eta ekologikoan ziurtatu nahi izan nuen. Egia esan, aziendaren erabilera guztia horrelakoa zen, horixe egiten genuen, beti natura errespetatuz lan egin izan delako, baina pentsuak eta zuhainak ohikoak ziren. Jauzia egin behar zen eta eman genuen, elikadura aldatu genuen dena ekologikoa izan zedin; beste modu batera hasi ginen lanean, eta Ekollaondo marka sortu genuen. Hortik aurrera eboluzionatzen joan ginen. Oiloekin eta arrautzekin hasi ginen, eta gero ahuntzak sartu eta ahuntz-gazta eta jogurt ekologikoak ekoizten hasi ginen. Karmele nire kidearekin eta Nahikari gure alabarekin egin dugu hori guztia. Izan ere, Nahikarik laborantza ikastaro bat egin zuen eta bera izan zen gaztak eta jogurtak lantzen hastea ahalbidetu zuena. Prozesu horretan beti ikasten eta hobetzen joan gara, eta oso eroso sentitzen gara; esan dezakegu finkatu egin garela, eta hori oso garrantzitsua da gure sektorean.
Zergatik zatoz EKOmerkatura?
Oso ekimen ona iruditu zitzaidan, ekoizleen eta bezeroen artean ezartzen den harremanagatik. Gainera, jarraitutasuna du, zerbait erreferentziala bihurtzeko gaitasuna, eta, horren ondorioz, harremanak izan ditzakezu pertsonekin, eta harreman hori harago doa; sinergia oso positiboak sortzen dira, eta horietan ere merkataritza txikiak esku hartzen du. Pertsona askok galdetzen digute non eros ditzaketen gure elikagaiak, eta guk dendekin jartzen ditugu harremanetan, egunerokoan gure gazta, jogurtak edo arrautzak aurki ditzaten. Zirkuitu laburrak sustatzen ditugu, auzoko dendara edo merkatura joan ahal izatea; hori oso garrantzitsua da, gure lanean bideragarriak izaten laguntzen baitigu. Horregatik, EKOmerkatua garrantzitsua da, harreman zuzena eta erregularra da.
Zergatik kontsumitu produktu ekologikoak?
Norbaitek elikagai ekologiko bat kontsumitzen duenean, eremu asko zabaltzen ari dira. Ez da bakarrik nola elikatzen zaren jakitea, osasungarria dela eta zure eguneroko bizitzan laguntzen dizula jakitea; munduarekin lotzen zaituen ekintza da, ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko kontzientzia da, pertsona arduratsu bihurtzen gaitu, kontsumitzaile arduratsu.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org