Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoz, CPAEN/NNPEKk tailerrak eskaintzen jarraitzen du Nafarroako hainbat herritan. Aurten sentsibilizazio ekologikoko 35 tailer antolatu dira, horien artean ogia, gazta, eko baratze bertikaleko tailerra eta ipuin kontaketa bat. Berrikuntza moduan, elikadura osasungarriari buruzko tailerrak, intsektuen hoteleko tailerrak, hazi-bonben tailerrak eta txikientzako sukaldaritza tailerrak (Euskaltxef) ere izango dira.
Hazien Liburutegiak Nafarroako Liburutegi Sarearen proiektu bat da, eta lurralde osora hurbiltzen ditu kulturarekin eta lurraren zaintzarekin lotutako jarduerak. Aurten, CPAEN/NNPEKek hazi-bonben eta intsektu-hotelen tailerrekin kolaboratuko du proiektuan.
Urtero bezala, CPAEN/NNPEKk tailerrak eskaintzen jarraituko du Nafarroa osoan. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoz, aurten 29 tailer antolatu dira guztira: ogia, gazta, taloak eta habia-kaxen tailerra. Horrez gain, tailer berriak izango dira: elikadura osasungarriko tailerra, baratze bertikaleko tailerra, barazkiak nola prestatu erakusten duen hitzaldia eta ipuin kontaketa.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org