Guztira 131 argazki aurkeztu dira CPAEN/NNPEKek antolatutako Nafarroa Ekologikoaren 1. argazki lehiaketara. Lehenengo saria José Luis Zubirik irabazi du, ‘Pluma y lana’ argazkiagatik; bigarren saria Daniel Andiónek jaso du, Al amanecer argazkiagatik, eta hirugarren saria Alfredo Piedrafitak jaso du, El Señor de la noche argazkiarengatik. CPAEN/NNPEKek EKOmiradas lehiaketaren lehen edizioan aurkeztutako argazki guztien kalitatea baloratzen du, eta, gainera, arrakastatsua izan da parte-hartze mailan. Lehiaketak 450 euro banatuko ditu sari eta oparietan.
Nafarroako filmategiak 'Mujeres de viento, tierra y ganado' Ganadera en Red kolektiboaren dokumentala proiektatuko du datorren ekainaren 7an, ostirala, 19:00etan. Proiekzioaren ondoren, emakume abeltzainekin solasaldia izango da, besteak beste, Goizuetako Maite Sánchez abeltzain ekologikoarekin.
Elikagai bakoitzak ziklo bat eta denboraldi bat ditu klimatologiari eta landatzen den lurrei dagokienez. Sasoiko produktuak kontsumitzea heltze-punturik onenean jaso diren elikagaiak kontsumitzea da, bidezko prezioan, eta tokiko ekonomiari mesede egiten diona. Nafarroako sasoiko elikagai ekologikoak kontsulta ditzakezu atal berrian: Sasoiko elikagaiak - Alimentos Ecologicos de Navarra (navarraecologica.org)
CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, apirilak 22, jarriko da martxan, Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.
CPAEN/NNPEKek hedapen-zerrenda bat jarri du martxan, antolatzen ditugun ekitaldi guztien berri izan dezazun eta sektore ekologikoaren albisteak gal ez ditzazun: hitzaldiak, tailerrak, Nafarroako Azoka Ekologikoa, EKOtopaketak, EKOmerkatua...!
Urtero bezala, CPAEN/NNPEKk tailerrak eskaintzen jarraituko du Nafarroa osoan. Nekazaritza ekologikoa sustatzeko asmoz, aurten 29 tailer antolatu dira guztira: ogia, gazta, taloak eta habia-kaxen tailerra. Horrez gain, tailer berriak izango dira: elikadura osasungarriko tailerra, baratze bertikaleko tailerra, barazkiak nola prestatu erakusten duen hitzaldia eta ipuin kontaketa.
Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean liburutegi eta hazien inguruko lankidetza-proiektu bat jarri dute abian datozen hilabeteetan, haziak batu, zabaldu eta partekatzeko.
Aquí la Tierra TVE1eko saioak beste lau erreportaje egin ditu berriro Nafarroan NNPEKren eskutik, eta Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza ere izan zuen. Lehenengo programa urriaren 27an izango da ikusgai.
Jakoba Errekondo paisaia kulturalean espezializatutako paisajista eta ingeniari agronomoa da. Duela lau urte argitaratu zuen ‘Bizi baratzea. Garaian garaikoa garaiz eman eta hartu’ liburua eta berriki gaztelerazko argitalpena aurkeztu du (Vive la Huerta).
El proyecto que surgió a finales de 2017 de la mano del colectivo Helianto, tiene como objetivo fomentar los valores medioambientales y de sostenibilidad de Tudela.
TVE Nafarroara itzuli da uda hasieran Argedasko El Alcaraván arrozak, Noaingo Biochef eta Irunberriko Josenea bisitatzeko. CPAENek antolaturiko bosgarren bisita da, eta hemendik gutxira pantaila txikian ikusi ahalko da; modu honetan, ia bi milioi etxeetara iritsiko da Nafarroako ekoizpen ekologikoa.
Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Edafologiako irakaslea da Lleidako Unibertsitatean.Olarietak dio labore transgenikoak ez direla beharrezkoak, ezta seguruak ere. NNPEKk gonbidatuta, Iruñean eta Mendigorrian parte hartu zuen transgenikoei buruzko hausnarketetan.
Jose Esquinas-Alcazar Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Ingeniaritza Agronomoan, baratzezaintzan masterra egin du eta Kaliforniako Unibertsitatean, berriz, genetika doktorea. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea FAOn lan egin du 30 urte baino gehiagoz, batez ere nekazal biodibertsitatea, baliabide genetikoak, nazioarteko kooperazioa eta elikadurarako eta nekazaritzarako etika gaietan.
Geltoki garai bateko autobus geltoki zaharrean egongo da kokatua eta ekonomi sozial eta solidarioa ezagutzera emateko elkargune bat izango da.
INTERECOk berriki sortu du “INTERECO-ren laguna” soslaia, elkarteak jarduerak behar bezala garatu ahal izateko ekonomikoki lagundu nahi duten pertsonentzat edota erakundeentzat.
Aqui la tierra programak berriro bisitatu du Nafarroa eta ekoizpen ekologikoari buruzko lau erreportaje egin ditu. Artazako Casa Paulinako basa-fruituak, Pedro Luis Lodosako pikillo piper ekologikoa, Larrezabal Eko Altsasuko Idiazabal gazta eta Quaderna Vía Lizarrako ardo ekologikoak dira protagonistak udazken honetan.
Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola, xehe azaltzen du Landareak Lantzen gida-liburuaan Jakoba Errekondok.
Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Via Campesina erakundeak Derion (Bizkaia) egingo du bere zazpigarren batzarra, uztailaren 16tik 24ra. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 600 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko.
Duela gutxi, Valentziako Laserfood enpresa laser bidezko teknologia garatu du fruta eta barazkiak markatzeko, eta ondorioz, beharrezkoak ez diren plastikoak ez dira erabiltzen eta hondakinak deuseztatzen dira frutaren azala kaltetu gabe.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org