Udazkeneko serie berria TVE-n

Aqui la tierra programak berriro bisitatu du Nafarroa eta ekoizpen ekologikoari buruzko lau erreportaje egin ditu. Artazako Casa Paulinako basa-fruituak, Pedro Luis Lodosako pikillo piper ekologikoa, Larrezabal Eko Altsasuko Idiazabal gazta eta Quaderna Vía Lizarrako ardo ekologikoak dira protagonistak udazken honetan.   Lodosan egin genuen topo TVE-ko Aqui la tierra programako taldeekin, goiz eguzkitsu bat izan zen, iraileko azken egunetako egun beroa. Kamara, soinu...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Aqui la tierra programak berriro bisitatu du Nafarroa eta ekoizpen ekologikoari buruzko lau erreportaje egin ditu. Artazako Casa Paulinako basa-fruituak, Pedro Luis Lodosako pikillo piper ekologikoa, Larrezabal Eko Altsasuko Idiazabal gazta eta Quaderna Vía Lizarrako ardo ekologikoak dira protagonistak udazken honetan.

 

Lodosan egin genuen topo TVE-ko Aqui la tierra programako taldeekin, goiz eguzkitsu bat izan zen, iraileko azken egunetako egun beroa. Kamara, soinu teknikaria eta aurkezlea egun eta erdian lau erreportaje egitera etorri ziren. Gogoratu behar da maiatzean, Nafarroa Ekologikoa Azokarekin bat eginez, Elkarkide baratzak, Salinas de Oroko gatza eta Sarbilko haragi ekologikoa protagonistak izan zarela telebistako programan. Kasu honetan, Erribera, Lizarraldea eta Sakanan arreta jarri du TVE-k, NNPEK-ren sustapen departamentuaren laguntzarekin.

 

Erreportajea Lodosako pikillo piperraren grabaketarekin hasi zen. Udazkeneko elikagai ezezagunetarikoa da, eta erreportajea ostiral honetan, urriaren 20ean ikusi ahalko da. Bilketa, erreki tradizionala eta industriala jaso zuen talde teknikoak eta Pedro Luis izan zen azalpenak eman zituena. Hortik, Iguzkiza herrira joan ginen, Lizarratik oso gertu, Quaderna Vía upeltegi ekologikoa bisitatzera. Bertan, Raul Ripak harrera egin zigun eta mahastiak erakutsi zizkigun, besteak beste. Ardoaren ekoizpen ekologikoa zertan datza, mahastiko intsektu eta hegaztiekin dagoen interakzioa eta biodibertsitatearen balioa mahastiaren onurarako azaldu zuen. Erreportajea azaroaren 3an emitituko da, ostiralarekin.

 

 

Bigarren egunean Artazako Casa Paulinara joan ginen. Carlos Zabala eta Lupe Sotok bertan baitute basa-fruituen ustiategi ekologikoa eta Casa Paulina marmelada egiten dute. Marrubiak, patxaranak, masusta gorriak eta beste fruitu batzuk hazten dituzte bertan. Haien artean phisalys nabarmentzen da: Perun jatorria duen basa fruitua da eta diabetikoentzat egokia da. Estatu mailan oso ustiategi gutxi daude fruitu honekin. Azkenik, Casa Paulinako marmeladekin bukatu zen bisita. Programa joan den urriaren 16an emititu zen eta Aqui la Tierra programaren webgunean ikusgai dago.

 

Artazatik Altsasura mugitu zen talde teknikoa. Patxi Amiliano izan zen Larrezabal Eko gazta ekologikoaren ekoizpenari buruz azaldu zuena. Programako kazetariari azaldu zion zer nolako garrantzia duen zainketak eta gauza ongi egiteak  gazta ekologikoa ekoizteko. Zelaien lana, animalien zainketa... Horri esker lortzen dute gaztak ekoizlearen arima izatea. Erreportajea, gaur, urriaren 18an emitituko da. 

 

Erreportajeak

Casa Paulina Urriaren 16an (ikusi erreportajea).

Larrazabal Eko: Urriaren 18an

Pikillo piperrak, Pedro Luis. Urriaren 20an

Bodegas Quaderna Vía. Azaroaren 3an

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org