TVEk Irantzuko Lurren ekoizpen ekologikoa bisitatu du

Aquí la Tierra TVE1eko saioak beste lau erreportaje egin ditu berriro Nafarroan NNPEKren eskutik, eta Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza ere izan zuen. Lehenengo programa urriaren 27an izango da ikusgai. TVEko taldeak Irantzuko Lurretara eta Lizarrako Merindadea bisitatu zituen; zehazki, Iturgoien, Lacar eta Arroniz herriak. Nafarroan ekoitzitako elikagai ekologikoei buruz hitz egitea izan da xedea. Azken bisita hau aurrekoei gehitu zaie, eta kate nazionalak Nafarroako nekazaritza...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Aquí la Tierra TVE1eko saioak beste lau erreportaje egin ditu berriro Nafarroan NNPEKren eskutik, eta Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza ere izan zuen. Lehenengo programa urriaren 27an izango da ikusgai.

TVEko taldeak Irantzuko Lurretara eta Lizarrako Merindadea bisitatu zituen; zehazki, Iturgoien, Lacar eta Arroniz herriak. Nafarroan ekoitzitako elikagai ekologikoei buruz hitz egitea izan da xedea. Azken bisita hau aurrekoei gehitu zaie, eta kate nazionalak Nafarroako nekazaritza ekologikoari buruz  31 erreportaje egin ditu dagoeneko. Horiei, gainera, landa-munduari buruzko beste batzuk gehitu behar zaizkie, hala nola oraingo honetan egin zuten lehen bisita: Cencerros Lazkano.

Esan bezala, grabaketa Iturgoienen hasi zen, Cencerros Lazkanon. Bertan, Jose Antonio Lazkanok zintzarriak egiten ditu modu artisauan, Europan geratzen diren azkenetako bat da. Hain juxtu, Jose Antoniok azaltzen duenez, bere piezak Espainian ez ezik, Frantzian edo Suitzan ere saltzen dituzte. Egiten duen lana, galdaketatik grabaturaino, erabat eskuzkoa da.

Zintzarrien bisita eta gero,  mendira igotzea egokitu zitzaion taldeari. Han bisitatu zuten  Miriam Otxotorena Axuribeltz gazta ekologikoaren egileak garatutako lana. Otxotorenak bere ardiak Urbasa-Andia mendilerroaren inguruan hazten ditu, mendeetan zehar ikatza, larreak, basoko fruituak eta abar lortzeko  baliatutako espazioa. 40.000 abelburuk erabiltzen dituzte gaur egun mendilerroko larreak uda garaian; horien artean, Miriamen abereak. Haren gazta ikusgarriaren zaporea ezin izango da telebistan dastatu, baina bai ikusi ahal izango da erreportarien poz aurpegiak.

Hurrengo egunean, goizean goiz Arronizera joan ziren Conservas Iturri ezagutzera. Angel Iturrik Carcarren landatzen dituen pikillo piper ekologikoak ontziratzen ditu bertan. Piper ekologikoaren ezaugarriak, nola lantzen diren eta pikillo on bat nolakoa izan behar duen izan ziren erreportajearen funtsak. Kanpaina bete-betean dagoela  grabatutako erreportajea da.

Bisita Lakarren amaitu zen, Lezaun upategian, bertan egiten baitira  ardo ekologiko beltzak, zuriak eta gorriak. Grabaketa mahastietan hasi zen, garnatxa erakusteko, Nafarroako mahats enblematikoa, zeinarekin beltzak eta gorriak egiten diren, azken horiek odolustearen metodoarekin, muztioa esprimitzeko prentsak erabiltzea ahalbidetzen ez duena, baizik eta mahatsa, bere pisuarekin, lortzen duena, horrela lortzen da bere kolore gorri bereizgarria. Horrez gain, Nafarroako produktu ekologikoarekin egindako menua dastatzeko aukera izan zuten erreportariek upategiko erretegian.

Gogoan izan elikagai ekologikoen ekoizpenari eskainitako hiru erreportajeen emanaldiarekin dagoeneko hogeita hamaika bisita egin dituztela Nafarroara Aquí la Tierra saioko erreportariek. Fechas de emisión previstas:

- Cencerros Lazkano Urriak 27

- Conservas Iturri Azaroak 13

- Bodegas Lezaun Azaroak 19

- Axuribeltz Azaroak 20

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org