INTERECOk berriki sortu du “INTERECO-ren laguna” soslaia, elkarteak jarduerak behar bezala garatu ahal izateko ekonomikoki lagundu nahi duten pertsonentzat edota erakundeentzat.
1999. urtean sortu zen INTERECO eta irabazi asmorik gabeko elkartea da, Nekazaritza Ekologikoko Kontrolerako Autoritate Publikoak biltzen ditu, hau da, Komunitate Autonomoetako nekazaritza ekologikoko Batzordeak/Kontseiluak. Hauek dira kontrola, sustapena eta zertifikazioa aurrera eramaten dituzten erakunde publikoak nekazaritza ekologikoan jatorria duten produktuetarako.
INTERECOren laguna eginez, nekazaritza ekologikoa sustatzen eta garatzen laguntzen da, transgenikoetatik babesten da, kontrol funtzioak hobetzen dira, formazioa eta dibulgazioa sustatzen dira eta baita ere administrazioen, elkarte eta erakundeen arteko elkarrizketak sustatzeko, nekazaritza ekologikoaren arazoak ezagutzera emateko.
INTERECOren laguna izateko, pertsona fisikoen kuota 50 eurokoa da urtean, eta pertsona juridikoek, berriz, 200 euro ordaindu beharko duten urtean. Abantailak asko dira: sare sozialetarako, webgunerako eta komunikazioetarako “INTERECOren laguna” bereizketa, newslettera harpidetza, ekoizpen ekologikoaren legediaren informazioa bidali, sektorearen aldizkari bat, INTERECO ikastaroetan %10eko beherapena... Informazio gehiago jasotzeko intereco@interecoweb.com edota 96 351 25 57 telefonora deituta.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org