"Erleak ulertzea eta haien izaera errespetatzen duen erlezaintza praktikatzea”. Horixe da Entheos Bio CPAEN/NNPEK ziurtagiria duten operadore ekologikoek irailaren 27tik 29ra Lerinen egingo duten ikastaroaren helburua. Ikastaroa Johannes Wirzek emango du.
Azken urteotan fermentazioarekiko interesa piztu egin da sukaldaritza eta zientzia esparruetan. Horrenbesteko gorakada izan du ezen zientzia eta gastronomia batu egin direla probiotiko fermentatuak eguneroko bizitzara ekartzeko.
El proyecto que surgió a finales de 2017 de la mano del colectivo Helianto, tiene como objetivo fomentar los valores medioambientales y de sostenibilidad de Tudela.
“Landa mundo bizi batean, Elikadura Subirautzarantz” dute izenburu jardunaldi hauek. Lehenengo zatiak 40 pertsona batu zituen bataz beste sesio bakoitzeko. Hasi den bigarren zikloa, martxorarte iraungo du.
Hemendik gutxira egonen da Jairo Restrepo nekazaritza organikoan aditua Nafarroan, hiru eguneko ikastaroa eskaintzen.
Heldu den asteburuan transgenikoak protagonistak izanen dira Mendigorrian eta Iruñean ospatuko diren jardunaldi batzuetan. Hain zuzen ere, martxoaren 23an eta 24ean izanen dira transgenikoen inguruan gogoeta bultzatzeko jardunaldiak Mendigorrian eta Iruñean, hurrenez hurren,. NNPEKk, Nafarroa Transgenikorik Gabe Plataformak eta La Fertilidad de la Tierrak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak.
Erronkari eta Deierrin NNPEK-k nekazaritza ekologikoko hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ondoren, Sartagudan eginen du hurrengoa martxoan. Tailerra teorikoa eta praktikoa izanen da eta helburua da nekazaritza ekologikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea. Horrez gain, heldu den martxoaren 9an pan ekologikoko ikastaroa egonen da NNPEK-k eta Helianto kolektiboak antolatuta.
NNPEK-k nekazaritza ekologiari hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ditu, baratzean espezializatuta, heldu den hilabeteetarako Erronkari eta Deierrin.
Nekazaritza ekologikoak gero eta garrantzi gehiago du Nafarroan, eta horren adibidea da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu berria: heldu den ikasturtean agroekologia eta landa garapenari buruz ikastaroa eskainiko du.
El curso, gratuito y con aforo completo, pretende ser una propuesta de intervención en agroecología, a escala de sociedad local, para acompañar, desde la coherencia metodológica y la flexibilidad imprescindible, procesos de transición agroecológica integral que incida tanto en el sector agropecuario como en la gestión de los recursos naturales y los bienes comunes.
Heldu den apirilaren 26, 27 eta 28an CPAEN/NNPEK-k Civivox Jus la Rochan Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du.
Bartzelonako Trifrom Institute-ko zuzendari den Luis Espigak Triformazio Sozialari buruz ikastaroa eman zuen Nafarroan. Intia, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatuta, Landa eta hirian ekimenak. Hiri-herri elkarlanerako proiektuak. Gako sozialak, legalak eta ekonomikoak izenburupean lepo bete zen ikastaroa eta interes handia sorrarazi zuen parte hartzaileen artean. Izan ere, dagoeneko martxan dauden proiektuekin gehiago ikasiko dute, eta esperientzia baliatuko dute jardunaldi interesgarri hauetan ikasi dutena praktikan jartzeko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org