Nekazaritza ekologikoak gero eta garrantzi gehiago du Nafarroan, eta horren adibidea da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren titulu berria: heldu den ikasturtean agroekologia eta landa garapenari buruz ikastaroa eskainiko du. Gaur egun, Nafarroan 48.000 hektarea ekoizten dira ekologikoan, eta helburua da 80.000 hektareetara iristea 2020. Denera, 420 nekazari daude, 20 abeltzain, 140 enpresa egile, 20 biltegizain, 6 inportatzaile eta 60 denda komertzializaziorako. Gainera, 2017 NNPEK-k jasotako izen emate gehiago izan duen urtea da, urte honetan 76 operadorek bat egin dutelako.
Hortaz, NUPek sortutako titulu berriak elikagai ekologikoen nekazaritza jakien industriak izan duen gorakadari erantzuna eman nahi dio, aholkularitza teknikoa behar delako, eta era berean, teknika agroekologikoetan formakuntza, ikasleei laguntzeko haien profesionalizazioan eta aholkularitza agroekologikoa emateko gai izateko.
Ekoizpen ekologikoak, bere ezaugarriak direla eta, landako biztanleria finkatzeko bide bat izan daiteke, eta, horregatik, titulu berri honetan bi alderdi landuko dira: agroekologia eta landa garapena. Lehen zatian, unibertsitateko irakasleen, teknikoen, aholkulari, ekoizle eta eraldatzaileen esperientzia jasoko dute ikasleek, sektorearen ikuspegi globala izateko. Bigarren zatian, aldiz, ikasleek nekazal gizartearen berri izanen dute, bere politikak ezagutuko dituzte eta landa eremuan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetze aldera teknologian egon diren aurrerapausoak jorratuko dituzte.
Titulu honen izen ematea ekainaren 30an amaitzen da, eta kurtsoa urrian hasiko da, ostiraletan 16:30etatik 18:30etara. Maiatzean bukatuko da ikastaroan.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org