Arrakastatsua izan da NNPEK-k antolaturiko Landa Dinamizazio Agroekologikoaren ikastaroa

Doako eta bete dena, agroekologian esku hartzea proposatzen du, tokian tokiko mailan, koherentzia metodologikoarekin eta beharrezkoan den malgutasunarekin lagundu nahi du agroekologia integralaren trantsizio prozesuak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean eragiteko eta baita ere baliabide naturalen eta ondasun komunen kudeaketan eragiteko.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Asteazkenetik, apirilaren 26tik, hasita eta gaur arte CPAEN/NNPEK Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa egiten ari da Jus la Rocha Civivoxean. Ikastaroak, doako eta bete dena, agroekologian esku hartzea proposatzen du, tokian tokiko mailan, koherentzia metodologikoarekin eta beharrezkoan den malgutasunarekin lagundu nahi du agroekologia integralaren trantsizio prozesuak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean eragiteko eta baita ere baliabide naturalen eta ondasun komunen kudeaketan eragiteko.

 

NNPEK-k nabarmendu nahi du ikastaroak izan duen arrakasta eta parte hartze handia. Parte hartzaileen artean, gainera, landa dinamizazio teknikariak, maila lokaleko taldeak, zinegotzi eta alkateak, beren eremuan agroekologia edo elikadura subiranotasunaren gaineko produktuak eta ekintzak burutu nahi dituztenak eta gizarte taldeak eta norbanakoak daude. Hauek guztiak dinamizazio agroekologikoa eta elikadura subiranotasunaren gaiekin lanean dihardutenak edo horiekin arduratuta daudenak dira.

 

Parte hartzen ari diren pertsonak ezagutzen ari dira agroekologiak nekazal eta landa garapenerako iraunkortasunean eta ekologian oinarrituta proposatzen duena. Ikastaroaren abiapuntua izan da Landa Dinamizazio Agroekologikoaren kontzeptua berari erreparatzea prozesu hauen ikuspegiak, dimentsioak eta ezaugarriak kontuan hartuz. Eta horren ondotik, proposamen metodologiko bat garatu da giltzarri diren erremintekin, prozesu hauek ezartzeko, jarraitasuna emateko eta ebaluatzeko. Horrez gain, bertan parte hartzen ari diren pertsonek jakinen dute, hainbat ikerketa kontuan hartuz, prozesu parte hartzaile hauen aniztasuna bildu, eta emaitzen berri eman, proposamen teoriko eta praktiko honetan.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org