NNPEKk nekazaritza ekologikoko ikastaro bat eta ogi tailerra antolatu du Erriberan

Erronkari eta Deierrin NNPEK-k nekazaritza ekologikoko hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ondoren, Sartagudan eginen du hurrengoa martxoan. Tailerra teorikoa eta praktikoa izanen da eta helburua da nekazaritza ekologikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea. Horrez gain, heldu den martxoaren 9an pan ekologikoko ikastaroa egonen da NNPEK-k eta Helianto kolektiboak antolatuta.   NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO IKASTAROA   Kurtsoak 12...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Erronkari eta Deierrin NNPEK-k nekazaritza ekologikoko hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ondoren, Sartagudan eginen du hurrengoa martxoan. Tailerra teorikoa eta praktikoa izanen da eta helburua da nekazaritza ekologikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea. Horrez gain, heldu den martxoaren 9an pan ekologikoko ikastaroa egonen da NNPEK-k eta Helianto kolektiboak antolatuta.

 

NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO IKASTAROA

 

Kurtsoak 12 orduko iraupena du eta agroekologiaren funtsezko kontzeptuak landuko dira. Zoruaren erabilera ekologikoa, biodibertsitatearekin baratza diseinatzea, plagak eta gaixotasunak nekazaritza ekologikoan (prebentzioa eta sendatzea) eta hazi ekologikoen ateratzea izanen dira ikastaroan landuko diren hainbat gai.

 

Antonio Vilches eta Ester Montero agroekologian adituak eta Arrea elkarteko kideak izanen dira

ikastaroak emanen dutenak. Jakinarazi duten bezala, ez da beharrezkoa izatea aurretiko formazioa; izan ere, kurtsoa nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsonentzat edota ezagutza dutenentzat eta eredu ekologikora aldatu nahi direnentzat bideratuta dago.

 

Martxoaren 9an, 16an eta 23an izanen da ikastaroak 16:30etatik 19:30etara eta martxoaren 10ean 10:30etatik 13:30etara. Informazio gehiagorako eta izena emateko Sartagudako Udalean egin daiteke edo 948667007 telefonora deituz. Doakoa da.

 

PAN EKOLOGIKOKO IKASTAROA

 

Bestetik, heldu den martxoaren 9an 17:00etatik 20:00etara Arguedaseko Cafetería Pastryn pan ekologikoko ikastaroa egonen da NNPEK-k eta Helianto kolektiboak antolatuta. Edorta Salvador ogi prozesuetan aholkulari teknikoak eta Basque Culinary Centerreko irakasleak emanen du tailerra.

Artisau ogi ekologiko tailerrean, urrats guztiak erakutsiko dira ogi ekologikoa egiteko eta ama ore indartsu eta osasuntsu bat izateko, behin eta berriz erabili ahal dena.

Tailerrean, dagoeneko legamiatuta dagoen masari forma emanen zaio eta forma emateko oinarrizko teknikak irakatsiko dira. Barietatea baino, kalitatea kontuan hartzen da. Horrez gain, ama orearen inguruan hitz eginen da, nola sortu eta mantendu, ordutegiak, eta masa txuri, integral eta zekalearen inguruan.

 

Lantegia doakoa da baina beharrezkoa da izen ematea, informazio gehiago izateko eta izena emateko infoarguedas.com helbidean.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org