Heldu den apirilaren 26, 27 eta 28an CPAEN/NNPEK-k Civivox Jus la Rochan Landa Dinamizazio Agroekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du. Ikastaroak agroekologian esku hartzea proposatzen du, tokian tokiko mailan, koherentzia metodologikoarekin eta beharrezkoan den malgutasunarekin lagundu nahi du agroekologia integralaren trantsizio prozesuak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean eragiteko eta baita ere baliabide naturalen eta ondasun komunen kudeaketan eragiteko.
Agroekologiak nekazal eta landa garapeneko proposamenak planteatzen ditu iraunkortasunean eta ekologian oinarrituta. Hortaz, ikastaroaren abiapuntua izanen da Landa Dinamizazio Agroekologikoaren kontzeptua berari erreparatzea prozesu hauen ikuspegiak, dimentsioak eta ezaugarriak kontuan hartuz. Horren ondotik, proposamen metodologiko bat garatuko da giltzarri diren erremintekin, prozesu hauek ezartzeko, jarraitasuna emateko eta ebaluatzeko. Ikastaroaren beste helburu bat da, hainbat ikerketa kontuan hartuz, prozesu parte hartzaileen aniztasuna bildu, eta emaitzen berri eman, proposamen teoriko eta praktiko honetan.
Ikastaroa Civivox Jus La Rochan izanen da goizeko 09:00etatik 14:00etara eta doakoa da. Bideratuta dago, batez ere, landa dinamizazioan aritzen diren teknikariei, agroekologia edota elikadura subiranotasunarekin zerikusirik duten ekintzak sustatzen dituzten zinegotzi eta alkateei eta kolektibo sozialei edota dinamizazio agroekologikoan eta elikadura subiranotasunean lan egiten duten pertsonei. Lekuak mugatuak dira eta izena emateko 948 17 83 32 deitu behar da eta Silviarekin hitz egin edo silvia@cpaen.org helbidera idaztea da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org