Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Urratsak Nafarroan transgenikoak debekatzeko

Amigos de la Tierra eta Transgenikorik Gabeko Lurraldea Plataformak antolatu dute transgenikoen inguruko saioa. Joan den ekainaren 5ean izan zen, hain zuzen ere, Ingurumenaren Munduko Egunean. Saioa Nafarroako Parlamentuan egin zen, transgenikoen laboreen inguruan eta haien esparru legala eta politikoa debekatzeko.  NNPEKk Transgenikorik Gabeko Lurraldea Plataformako kidea da.

Jose Ramón Olarieta: “Transgenikoak ez ditugu ezertarako behar”

Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea eta Edafologiako irakaslea da Lleidako Unibertsitatean.Olarietak dio labore transgenikoak ez direla beharrezkoak, ezta seguruak ere. NNPEKk gonbidatuta, Iruñean eta Mendigorrian parte hartu zuen transgenikoei buruzko hausnarketetan.

Transgenikoen inguruan hausnarketa jardunaldiak egonen dira Iruñean eta Mendigorrian

Heldu den asteburuan transgenikoak protagonistak izanen dira Mendigorrian eta Iruñean ospatuko diren jardunaldi batzuetan. Hain zuzen ere, martxoaren 23an eta 24ean izanen dira  transgenikoen inguruan gogoeta bultzatzeko jardunaldiak Mendigorrian eta Iruñean, hurrenez hurren,. NNPEKk, Nafarroa Transgenikorik Gabe Plataformak eta La Fertilidad de la Tierrak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak.

Nafarroako Transgenikorik Gabe plataforman sartu da NNPEK

Joan den abenduaren 1etik, NNPEK Nafarroako Transgenikorik Gabe Plataforman sartu da. Bertan, hainbat erakundek parte hartzen dute ingurumenaz, nekazaritza eta elikaduraz arduraturik.

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org