Nafarroako Transgenikorik Gabe plataforman sartu da NNPEK

Joan den abenduaren 1etik, NNPEK Nafarroako Transgenikorik Gabe Plataforman sartu da. Bertan, hainbat erakundek parte hartzen dute ingurumenaz, nekazaritza eta elikaduraz arduraturik.   Gaur egun plataforma honek hainbat udaletan aurkezteko mozio bat landu du, udalek transgenikoen aurka neurriak har ditzaten eta Udalaren Adierazpen instituzionala sinatzeko “Transgenikorik gabeko eremua” izendatuta, glifosatoen erabilera debekatu eta gertuko eta produktu ekologikoen...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Joan den abenduaren 1etik, NNPEK Nafarroako Transgenikorik Gabe Plataforman sartu da. Bertan, hainbat erakundek parte hartzen dute ingurumenaz, nekazaritza eta elikaduraz arduraturik.

 

Gaur egun plataforma honek hainbat udaletan aurkezteko mozio bat landu du, udalek transgenikoen aurka neurriak har ditzaten eta Udalaren Adierazpen instituzionala sinatzeko “Transgenikorik gabeko eremua” izendatuta, glifosatoen erabilera debekatu eta gertuko eta produktu ekologikoen alde borrokatzeko, bai eta udalaren menpekoak diren saltokietan produktu ekologikoen aldeko aldarri tinkoa egiteko.

 

Tafalla, Lizarra, Leitza eta Deierriko Udalak dagoeneko onartu dute adierazpena eta gaur egun transgenikorik gabeko eremuak dira. Helburua ahal den udal gehienetara iristea da. NNPEKz gain, beste 14 erakunde ari dira Nafarroako hainbat udaletan mozio hau sustatzen. Hurrengoak dira: Amigos de la Tierra, CECU, COAG, Greenpeace, Hazien Sarea, Lantxurda Taldea, EHNE, Ekologistak Martxan, Landare, Mugarik Gabe, Mundubat, Sustrai Erakuntza, Leitzeko kontsumo taldea

 

Gogoratu beharra dago 2017an, bakarrik Europako bi herrialdetan (Espainia eta Portugalen) MON 810 garia landatu zela. Europar Batasunak onartzen duen transgeniko bakarra landatzeko da aipatutakoa. Espainian zegoen %95aren azalera. Esanguratsua da jakitea Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak, 2016an oraindik landatzen zutela, 2017an dagoeneko ez dutela egin, inf’OGM elkartean dituen datuen arabera. Gainera, landatzen duten herrialde kopurua jaisteaz gain, baita ere murriztu egin da Europar Batasunak eskainitako azalera: 136.338 hektareetatik 2016an 130.571 hektareetara 2017an, %4,3 gutxiago.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org