Mikel Alcasena CPAEN/NNPEKeko auditorea da, eta 6 urte baino gehiago daramatza Nafarroako operadore ekologikoak bisitatzen eta Europako araudi ekologikoa betetzen dela zaintzen (2018/848 (EB) Erregelamendua). Kontrol-teknikariak funtsezkoak dira ziurtagiri ekologikoa lortzeko; izan ere, horiek dira egunero ekoizpen ekologikoan ekoizten, lantzen, inportatzen eta merkaturatzen duten pertsona guztiak bisitatzen dituztenak. Santestebanera joan gara berarekin kiwi ekologikoen finka bat bisitatzera. Ziurtapen lana nola egiten duen eta elikagaiak kontsumitzerako orduan euroorriak ematen digun bermea azaldu digu.
Edorta Salvador aholkularia da elikagaien teknologian, okintzako formatzailea eta irakaslea Basque Culinary Centerren. Nekazaritza arloko prestakuntza du, eta lan-ibilbide luzea du. Gaur egun, irakaskuntzan eta hainbat enpresatako okindegi-prozesuen aholkularitzan dihardu. Elikagai ekologikoekin zuen harremana 2012an hasi zen, Londresera joan eta Erresuma Batuko hiriburuan, Edorganic izeneko negozio txiki bat abian jarri zuenean, eta Nafarroako elikagai ekologikoak inportatzen zituen. Horrela hasi zen lankidetza CPAEN/NNPEKekin. Ekoizpen ekologikoaren onurei buruz hitz egin dugu berarekin, eta, nola ez, ogi on bat lortzeko gakoei buruz.
Panpi Mailharin aitzindaria da merkataritza ekologikoan Nafarroan, 20 urte baino gehiagoko esperientzia baitu sektorean. 2010ean Ekia Biodenda sortu zuen Berriozarren, mota guztietako elikagai ekologikoak aurki ditzakezun auzoko denda. Panpik Nafarroako elikagai ekologikoen aldeko apustua egin du beti, eta gertuko ekoizleekin lan egitea gustatzen zaio. Produktu ekologiko sorta handiena eskaintzen diete bezeroei, eta, horrez gain, ingurumenaren jasangarritasunerako eta landa-garapenerako hain beharrezkoa den nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa zabaltzen dute.
Zazpi urte dira Goiza Isiegasek, bere bikotekidearekin batera, Akari Gastroteka sortu zuela. Kalitate handiko eta abangoardiako sukaldaritza proposatzen duen gunea da, plater tradizionalak ahaztu gabe. Goiza pixkanaka hasi zen bere kartan elikagai ekologikoak sartzen, eta oso pozik dago. Orain, Ekoalde Nafarroako elikagai ekologikoen zentro logistikoaren bidez jasotzen ditu elikagaiak, eta ostalaritzako beste establezimendu batzuk bertako produktuak ekologikoak erostera animatzen ditu.
Viveros Sola enpresan landare ekologikoa ekoizten dute profesional zein partikularrentzat, ereintzatik hasi eta laborantzaraino. Tuteran 40.000 m2 baino gehiagoko lur saila izanik, 2010ean ekologikorako trantsizioa egin zuten, eta Jesus Solak dio hartu duen erabakirik “onena” izan zela. Orain, bizitza osoa nekazaritzan jardun ondoren, erretiratzeko ordua hurbiltzen ari zaio, baina irribarre egiten du, semea eta iloba enpresaren erreleboa hartzen ari direlako.
Bere ahizpa eta senarrarekin batera, Arantzazu Aldanondok Corraliza Valdecruz kudeatzen du, Bardeako atarian dagoen labore finka estentsibo ekologikoa. 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Arantzazuk eredu ekologiko estentsiboaren aldeko apustua kontatzen dizkigu. Duela bi urte CPAEN/NNPEK saria jaso zuen, nekazaritza ekologikoari eskainitako bizitza osoagatik.
Irunberrikoa da Ibon Ollo eta 28 urte ditu. Aristu upategiko mahastizaina eta ardogilea da. Upategi familiarra, Nafarroako lehen upategi ekologikoa izan zen, 1998tik aurrera CPAEN/NNPEK ziurtatuta. Orain dela sei urte Ibonek gurasoen bidea jarraitzea erabaki zuen eta maite du bere lana: “Ardoa produktu bizi bat da eta maitatu eta zaindu behar dugu”.
Zangozako abeltzain ekologikoa da Ignacio Suescun, eta bere haragia ‘Ternera de Petilla’ izenpean saltzen du, herri horretako 800 hektareatan bere 70 behiak bazkatzen dira, ziurtatutako larre ekologikoetan. Salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen du haragia. 2011tik abeltzaintzan dihardu, eta bost urteren ondoren, ekoizpen ekologikora igaro zen. Ez da damutzen: bere ekoizpenari balio erantsia ematen dio, eta, aldi berean, ingurunea eta pertsonen osasuna zaintzen ditu elikagai osasungarri eta jasangarriekin.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org