“Jaten duguna gara, ezta? Elikagaiak ahalik eta modu osasungarrienean ekoiztea pozgarria da”

Zangozako abeltzain ekologikoa da Ignacio Suescun, eta bere haragia ‘Ternera de Petilla’ izenpean saltzen du, herri horretako 800 hektareatan bere 70 behiak bazkatzen dira, ziurtatutako larre ekologikoetan. Salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen du haragia. 2011tik abeltzaintzan dihardu, eta bost urteren ondoren, ekoizpen ekologikora igaro zen. Ez da damutzen: bere ekoizpenari balio erantsia ematen dio, eta, aldi berean, ingurunea eta pertsonen osasuna zaintzen ditu elikagai osasungarri eta jasangarriekin.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Kontaiguzu zure ibilbide ekologikoa, nola hasi zinen?
Nire ustiategia haragitarako behiak dira eta zazpi urte daramatzat abeltzaintza ekologikoan. 60-70 behi ditut, Aragoiko Petillako mendi eta larreetako 800 hektareatan daudenak. Ekologikoan dago bertako komunala. 
Alde horretatik, animalien ongizatea nabari da. Nik asko nabaritzen dut gaixotasunei dagokienez. Aire zabalean dauden animaliek askoz ere arazo gutxiago ematen dute gaixotasunei eta maneiuari dagokienez.
 
Merkaturatze guztia salmenta zuzenaren bidez egiten duzu?
Bai. Ziklo itxia salmenta zuzenaren bidez egiten dut. 10 kg-ko loteak egiten ditugu eta partikularrei banatzen dizkiegu etxez etxe; horrela aurrera ateratzen dut daukadan ekoizpen guztia. Ahalik eta modu garbienean ekoizten dugu, modu ekologikoan. Pozik nago onarpen handia duelako eta balio erantsia ematen didalako.
Abeltzaintza aurrera eramatea talde-lana da. Hasieratik, nire emaztearen laguntza dut. Nik, batez ere, ganadua zaintzen dut, eta bera hasieratik buru-belarri egon da burokraziarekin, zuzeneko salmentan eta logistikan; nahiz eta egun askotan maneiuan laguntzen nauen. 
 
Nolakoa izan zen eredu konbentzionaletik ekologikorako bidea? 
Ahalik eta modu garbienean ekoizteko kontzientzia horrekin du zerikusia. Jaten duguna gara, ezta? Elikagaiak ahalik eta modu osasungarrienean ekoiztea pozgarria da.
Egia da nire behien elikadura Aragoiko Petillako komunalean oinarritzen nuela eta ez zeudela ukuiluan. Horregatik, abeltzaintza ekologikorako trantsizioa errazagoa izan zen. Ziurtapenak araudi zorrotzagoa eskatzen du, baina erabilera erraza iruditu zait.
 
Animatuko zenituzke abeltzain gehiago ekoizpen ekologiko baterako trantsizioa hastera?
Pertsona gehiago animatuko nituzke ekoizpen ekologikora aldatzera, batez ere produktuei balio erantsia emateko. Egia da ekologiko bihurtzen diren gehien-gehienak ez direla eredu konbentzionalera itzultzen: marjina gehixeago handitzea lortzen da, eta asebetetze handiagoarekin geratzen zara.
Etorkizuna ez da soilik nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren alde egitea, baizik eta ustiategi txiki eta ertainen alde egitea, kalitatezko elikagaiak ekoizteko eta despopulazioari aurre egiteko modu askoz bideragarriagoa baita.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org