"Herrian bizitzeak eta ogi ekologikoa egiteak bizi-kalitate paregabea eskaintzen dit"

 
Urtebete da Leire Beorlegik Irunberrin Garizar izeneko ogi ekologikoko lantegiari ekin zionetik. CPAEN/NNPEKera joan zen alta ematera, hasiera-hasieratik argi izan zuelako eredu ekologikoan egin nahi zuela, eta, gainera, antzinako eta bertako gari-barietateak lantzeko balio erantsiarekin. Ogia eskuz egiten du, ore-amarekin eta harrizko errotan ehotuta.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Zergatik erabaki zenuen okindegi bat egitea?
Denbora asko neraman etxean ogia egiten, eta iritsi zen une bat lantegiarekin ekitea erabaki nuena. Aitaren lastategi zahar bat neukan, eta eraberritzea erabaki nuen. Familiarekin kontziliatzeko modu bat ere izan zen. Lantegiak, bai hartzitzeko, bai oratzeko eta labean egiteko denborengatik, denbora-tarte desberdinak eskaintzen dizkit, ordutegiekin jolasteko aukera ematen dizutenak.
 
Argi zenuen ekologikoan egingo zenuela?
Bai. Argi izan nuen ekologikoa izango zela, gure egunerokoa horrela delako, gure bizimodua horrela delako. Ahalik eta modu naturalenean bizi naiz, eta ez nuke beste era batean eginen. 
Apustu bat da ekologikoan egitea, ingurumena errespetatzen dugulako eta pertsonentzat osasungarriagoa delako. Ekoizpen txikia dugu, eta izugarri maite dut. Ogia Irunberrin eta Nafarroako beste denda batzuetan saltzen dut. Gainera, hainbat kontsumo taldetan banatzen da.
 
Zure ustez, nola laguntzen du horrelako proiektuek herrien garapenean?
Herrian bizitzeak bizi-kalitate paregabea eskaintzen dit. Aukera ematen dit lehengora itzultzeko, lurrak eta soroak landatzeko, ahalik eta gertuen egin eta saltzeko. Bertako nekazari batzuekin akordioak ditut. Adibidez, Ripodasen garia erosten dut, 4 kilometrora dago. Helburua ahalik eta buruaskien izatea da. Garia Ripodasen ereiten badute, gero ehotu eta okindegian egingo dut; zero kilometroko produktua lortuko dut. Aurten, erabiltzen ditudan antzinako gari barietate batzuetarako, Nafarroatik kanpo erosi behar izan ditut, hemen ez baitzegoen halakorik, baina asmoa da datorren urterako barietate gehienak inguruan erosi ahal izatea, nekazariekin egindako akordio horiei esker.
 
Antzinako gari-barietateekin lan egiten duzu. Zergatik?
Nafarroako Hazien Sarean parte hartzen dut, eta bertako eta antzinako haziak mantendu eta berreskuratzearen aldeko apustua egitea erabaki genuen gure baratzeetan. Ogia egiten hasi nintzenean, garrantzitsua iruditu zitzaigun Nafarroako antzinako gari barietate bat berreskuratzea, "Mocho de Arróniz" izenekoa. Horretarako, lehorreko labore batzuk ekologiko bihurtuko ditugu, eta horietan, gu geu berreskuratzen ari gara. Urte batzuen buruan mota horretako ogia eskaini ahal izatea da asmoa.
Antzinako gariak ondare komuna eta kulturala dira. Ongi egokitzen dira artisau-lanketetara, ogi ona lortzeko, prozesu ez hain oldarkorrekin eta ingurumenarekiko errespetu handiagoarekin. Okindegian munduko gari-barietate zaharrena badugu, Triticum Monococcum; antzinako garien harribitxia da, 10.000-7.000 urte artean sortu zela uste da.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org