Paula Remírez: “Elikagai ekologikoak askoz hobeak dira nutrienteei, zaporeari eta, batez ere, osasunari dagokienez”

Paula Remirez taewkondista eta kirol horretan arbitroa ere, eta 2021ean Tokioko Olinpiar Jokoetan egon zen, bere kirol lorpen handiena. Amets bat bete zuen horrela, Lizarrako  II PoliteknikaoN Informatikako irakasle lanarekin batera uztartzen duena. Txiki-txikitatik hasi zen taekwondoa praktikatzen, bere aitaren eskutik, taekwondoko entrenatzailea, kirolaren balioak transmititu dizkiona: konpromisoa, errespetua eta diziplina.
Duela urte batzuetatik hona, Paula bere elikadura zaintzen hasi zen, osasun-arazo baten ondorioz, eta, ordutik, elikagai ekologikoak kontsumitu ohi ditu, askoz hobeto sentitzeaz gain, kalitate hobea dutela badakielako.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Kirolaria izanik, elikadura oso presente al dago zure egunerokoan? Zer garrantzi ematen diozu?
Elikadura oso garrantzitsua da edozein kirolarirentzat. Gutxi gorabehera auto baten motorra bezalakoa da, motor horri nutriente onak ematen ez badizkiozu, motorrak ez dizu ondo emango. Kirolean errendimendu- eta energia-pikoak hartu behar dira kontuan, eta niretzat funtsezkoa izan da elikadura zaintzea, nire errendimendua hobetu egin delako.
 
Nolakoa da zure elikadura?
Ez ditut menu oso desberdinak edo arraroak; garrantzitsua dena antolatzea da. Intentsitate handiagoko kirola egiten duzunean, nutriente batzuk hartu behar dituzu, zure gorputzak energia nahikoa izan dezan. Eta ariketa egin ondoren, beharrezkoa da gorputza berriz elikatzea, sendatu dadin. Hori ez dut ikasi bakarrik, profesionalengana eta nutrizionistengana joan naiz, horiek markatu baitizkidate elikatzeko jarraibideak.
 
Zer garrantzia dute zuretzat elikagai ekologikoek?
Gure energia-iturria ona bada, kalitatezkoa, gure errendimendua hobea izango da. Ni produktu ekologikoak kontsumitzen hasi nintzen, batez ere covidaren ondorioz. Arazo gastriko bat izan nuen, eta elikagai batzuek min egiten didate urdailean. Horrela, nire elikadura gehiago zaintzen hasi nintzen, eta, batez ere, gaur egun barazki eta fruta asko kontsumitzen ditut, eta hori da onena, betiere ekologikoa izan dadin saiatuz. Egia da nutrienteei, zaporeari eta, batez ere, osasunari dagokienez, askoz hobeto egiten nautela.
 
 
Non egin ohi duzu erosketa?
Nire erosketa nire denboraren araberakoa da. Niri gustatzen zaidana da merkatura postuz postu joan ahal izatea nire erosketa-orgatxoarekin, eta baita merkatu-giro horretaz gozatzea ere, elikagai desberdinak aukeratu eta ikus baititzakezu. Egia da egunerokoan ez dudala denbora libre askorik, orduan nire erosketa askotan azalera handietara mugatzen da eta produktu ekologikoak aukeratzen saiatzen naiz. Zerbait zehatzagoa erosi behar badut, adibidez, barazkirik gabe geratu naizela, orduan bai, merkatura edo saltoki txikira joaten naiz, eta askoz atseginagoa egiten zait.
 
Zein dira zuretzat elikagai ekologikoen onura nagusiak?
Niretzat elikagai ekologikoak osasuna dira batez ere. Ongarririk ez duen zerbait jaten ari naiz, eta gutxiago tratatu den kontsumo-kate bat; beraz, produktu horrek nutriente guztiak gordeko ditu eta kalitate handiagoa izango du.
Bestalde, zaporea asko nabaritzen da. Frutek ez dute zapore berdina; sagar batzuek ura dira edo plastikoa. Aldiz, beste sagar bat hartu eta "zer nolako zaporea duen!" esatea da. Nire osabak laranjondoak ditu Valentzian, ez du ongarririk erabiltzen eta asko nabaritzen da. Osabak laranjak ekartzen dizkidanean pasada bat da, laranjak dira!
 
Duela urte batzuk mundo ekologiko/organikoa ezagutu nuen nire anaiarengatik. Nire anaiak Ingeniaritza Agronomoa ikasi zuen, eta hiru lagunekin karrera amaitzean, baratze ekologiko bat egitea erabaki zuten, eta 3-4 urtez aritu ziren nekazaritza ekologikoan. Hor konturatzen zara zenbat kostatzen den baratze ekologiko bat mantentzea, eta barazki freskoen kalitatea, adibidez. Garbitzean nabaritzen zen, koloreak ere desberdinak zirela. Horrela, fruta eta barazki ekologikoak kontsumitzeko ahalegina eta ekoizpen horrek aurrera eramateko duen ahalegina baloratzen hasi nintzen.
 
Kalitatezko gauzak eduki nahi baditugu, kalitatearen eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintzaren alde egin behar dugula uste dut. Ez gara konturatzen daukagunaz, ez dugu baloratzen, eta ni konturatu naiz kanpoan ateratzen hasi naizenean zein ona dugun hemen. Atzerrira bidaiatzen dudanean, askotan aurkitzen ditut Espainiako produktuak supermerkatuetan, eta barazkiak direnean, Nafarroakoak izaten dira askotan. Orduan ez zara konturatzen daukazunaz kanpora joan arte, kanpoan baloratu egiten baitute.
 
Zure inguruan gero eta sentsibilitate handiagoa dago elikadurari dagokionez?
Ikusten dut jendea gehiago jabetzen dela hurbileko produktua aukeratzea duen garrantziaz. Nire lagunen artean, adibidez, fruta eta barazkien saski ekologikoak kontsumitzen ari dira. Nire ustez, ahoz ahokoak ere asko funtzionatzen du, produktu bati buruz duzun iritzia emateak eta kalitatea eta prezioa baloratzeak.
 
 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org