Kontaiguzu, zer da Viveros Sola?
Ustiategi txiki bat dugu Erriberan. Alde batean, mintegia dugu, eta landare ekologikoa egiten dugu; beste alde batean, berriz, baratze-ekoizpena dugu. Dena ekologikoan.
2010etik ari gara laborantza ekologikoan, CPAEN/NNPEKek eskatzen dituen konbertsio-urteak igaro ondoren. Ekoizpen ekologikora pasatzea oso erabaki gogorra izan zen, baina betebehar nagusia genuen: zerbait egin behar genuen, eta oso nazkatuta geunden nekazaritza konbentzionalarekin. Zorionez erabaki hori hartu genuen eta orain oso pozik gaude.
Zer ibilbide du zuen enpresak?
1984-1985 inguruan hasi ginen. 1992an nire lehengusu bat elkartu zen, eta ordutik biok egon gara. Hortik aurrera bi ustiategi izan ditugu: batek mintegia egiten du, eta besteak laborantza ekologikoa.
Orain, belaunaldien arteko erreleboa egokitu da. Nire lehengusuaren aldetik bere semea etorri da eta nire semeak ere txanda hartu du. Zorionez, bizi ditugun garai zalantzagarri hauetan, erreleboa izango dugu.
Izan ere, gehien kostatzen zaidana erretiratzeko adina iristea da, hain pasio handiz bizi baitut nire lana, pena ere sentitzen baitut hau amaitzean.
Zergatik erabaki zenuen nekazaritza konbentzionaletik ekologikora pasatzea?
Nekazaritza konbentzionalean 25 urte eman ondoren konturatu nintzen nekazaritza ekologikoa pentsatzeko aukera ematen dizun nekazaritza dela.
Nekazaritza konbentzionalean inertziaz mugitzen zara, eta nekazaritza ekologikoak gauzak jarraibide handiz hartzera bultzatzen zaitu: behatzen ikasi behar duzu, ohiko nekazaritzak irakatsi ez dizuna. Nik esaten dut nekazaritza ekologikoa dela gehien maite izan dudan bizitzaren zatia.
Gazteei maite duten lan bat izatea esango nieke. Lan honek aukera ematen dizu sortzailea izateko, zure bidea aukeratu ahal izateko, eta oso garrantzitsua da hori. Nekazaritza mota honek aukera ematen dizu helburuak ezarri eta haiengana joateko.
Zer onura lortu dituzue trantsizioaren ondoren?
Nekazaritza ekologikoa lantzen hasi ginenetik konturatu ginen aukera handiak sortzen ari zirela; ikusi genuen hazitik has gintezkeela lanean, eta guretzat oso garrantzitsua zen bertako barietateekin lanean hastea.
Orain, hazia, ekoizpena eta salmenta kontrolatzeko aukera dugu. Ziklo itxi bat dugu, eta hori da gaur egun gainerakoekin bereizten gaituena.
Zer eman dizu CPAEN/NNPEKek urte hauetan guztietan?
CPAEN/NNPEKen jende gaztea dago beti, eta gazteek beti dute gauzak egiteko gogo handiagoa. Zailtasunen bat duzunean, konpontzeko bidea eta laguntza aurkitzen ditugu. Lagundu egiten digute, eta askotan pazientzia izaten dute aurkezten ditugun paper guztiekin. Gehien kostatzen zaiguna paperak betetzea da; gainera, gazte batek landan lan egitea aukeratu duenean, zelaian egon nahi du, ez paperak betetzen.