Amigos de la Tierra eta Transgenikorik Gabeko Lurraldea Plataformak antolatu dute transgenikoen inguruko saioa. Joan den ekainaren 5ean izan zen, hain zuzen ere, Ingurumenaren Munduko Egunean. Saioa Nafarroako Parlamentuan egin zen, transgenikoen laboreen inguruan eta haien esparru legala eta politikoa debekatzeko. NNPEKk Transgenikorik Gabeko Lurraldea Plataformako kidea da.
Carlos Alonso ingurumen abokatua eta Lynn Boylan, Europako Ezker Berdea Talde Konfederaleko europarlamentari irlandarra izan ditu protagonistatzat hitzaldiak, nahiz eta Esther Monterok, Transgenikorik Gabeko Lurraldea Plataformako kideak, Teresa Rodriguezek, Amigos de la Tierrako kideak eta Isabel Elizalde Landa Garapeneko kontseilariak ere parte hartu duten.
Saioan, transgenikoen azken urteetako eta egungo esparru legala jorratu da, eta azpimarratu da 2015 urteaz geroztik aukera berriak daudela, izan ere, Europar Batasunak labore transgenikoen tokiko dimentsioa aitortzen du eta beraz, Autonomi Erkidegoek labore transgenikoak murritz ditzakete. Ester Monterok azaldu du Europar Batasuneko 17 herrialdek labore mota hauek debekatu dituztela, eta Nafarroako Parlamentua gonbidatu du pausu bera eman dezan.
Carlos Alonso ingurumen abokatuak adierazi du panorama positiboa dela, esparru legala eta borondatea baitaude. Lynn Boylanek, bere aldetik, labore transgenikoen aurkako argudio ugari aipatu ditu, bereziki bio aniztasunean daukan eragin negatiboa azpimarratuz. Saioan egon dira Isabel Elizalde kontseilaria eta Ignacio Gil eta Eva Garcia Nekazaritza eta Ingurumen zuzendari orokorrak, hurrenez hurren. Azaldu dute Nafarroako Gobernuak eman dituen urratsak gai honen inguruan eta Ignacio Gilek argitu du dagoeneko INTIAk ez duela arto transgenikoa gomendatzen, ez dagoelako ebidentziarik produktiboa dela esateko. Gainera, esan zuen taladroaren kaltea Nafarroan ez dela esanguratsua, txikiagoa delako laboreetako kaltea tratamendua baino.
Gizarteak hainbat alditan erakutsi du teknologia honen aurka dagoela, ez duelako abantailarik nekazal sektorerako, eta, bai, ordea, arriskuak ingurumenerako. Berriki Nafarroako 45 udalerrik, horien artean Iruñea dagoela, mozioa onartu dute Udalaren Adierazpen instituzionala sinatzeko “Transgenikorik gabeko eremua” izendatuta, glifosatoen erabilera debekatu eta gertuko eta produktu ekologikoen alde borrokatzeko, bai eta udalaren menpekoak diren saltokietan produktu ekologikoen aldeko aldarri tinkoa egiteko.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org