Jairo Restrepo nekazaritza organikoan aditua Peraltan egonen da maiatzean

Hemendik gutxira egonen da Jairo Restrepo nekazaritza organikoan aditua Nafarroan, hiru eguneko ikastaroa eskaintzen. Hain zuzen ere, Peraltako Nekazal Eskolan egonen da maiatzaren 11,12 eta 13an “El ABC de la agricultura orgánica” ikastaroa ematen. Restrepok landare sendoak landatzen irakasten du, bai eta plagei eta gaixotasunei modu naturalean aurre egiteko ere. Nekazaritza biziberritzaileetako erremintak, mikroorganismoak, bio-ongarriak eta fosfitoez hitz eginen du, besteak...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Hemendik gutxira egonen da Jairo Restrepo nekazaritza organikoan aditua Nafarroan, hiru eguneko ikastaroa eskaintzen. Hain zuzen ere, Peraltako Nekazal Eskolan egonen da maiatzaren 11,12 eta 13an “El ABC de la agricultura orgánica” ikastaroa ematen. Restrepok landare sendoak landatzen irakasten du, bai eta plagei eta gaixotasunei modu naturalean aurre egiteko ere. Nekazaritza biziberritzaileetako erremintak, mikroorganismoak, bio-ongarriak eta fosfitoez hitz eginen du, besteak beste.

 

Nekazaritza biziberritzailean aditua da Restrepo eta 30 urteko esperientzia du Latinoamerikan. Horrez gain, munduko toki askotan ikastaro arrakastatsuak eman ditu. Kolonbiarra da Restrepo, baina Brasilen bizi da egun. Bera proposatzen duena da atzera begira egitea eta gure arbasoek lurra nola landatzen zuten begiratzea.

 

Hainbat gobernu, ministerio eta parlamenturen aholkulari tekniko izan da, 750 hitzaldi baino gehiago eman ditu eta 700 ikastaro baino gehiago nekazariei munduan barna. Horrez gain, 40 artikulu zientifiko sinatu ditu eta nekazaritza organikoari buruzko 16 liburu. Nekazaritza organikoan eta landa garapenean 30 urteko lan eskarmentua eta nazioartekoa du. Nekazaritza erregeneratiboaren mundu ordezkaririk ezagunetarikoa, nekazaritza ekologikoa modu askatzaile batean planteatzen du: burujabetza elikagaiak sortzeko, burujabe bizitza birsortzeko. Antzinako ezagutzak eta egungoak uztartzen ditu modu erakargarri batean.

 

Ikastaroaren prezioa 150 eurokoa da eta izen ematea egitean 50 euro ordaindu behar dira. Plazak mugatuak dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko  cursojairoperalta@gmail.com eta 615144529 telefonoak daude.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org