Jasangarritasun eskolan Tuteran lekua egin du

Proiektua 2017ko amaieran hasi zen Helianto kolektiboaren eskutik, eta helburutzat ingurugiro eta jasangarritasun baloreak sustatzea du, Tuteran. Heliantok Tuterako gune zibikoan hasi zuen bere ibilbidea gizarte eta ingurugiro jasangarritasuna sustatuz. Urtarriletik gune propioa du, udalak utzitako gune batean. “El Molinar” Ingurugiro Esku-hartzerako Zentrua da. Errota zahar batean kokatua. Eskolatik sustatutako ekintzak publiko guztiei zuzentzen zaizkie eta tailerrak,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Proiektua 2017ko amaieran hasi zen Helianto kolektiboaren eskutik, eta helburutzat ingurugiro eta jasangarritasun baloreak sustatzea du, Tuteran.

Heliantok Tuterako gune zibikoan hasi zuen bere ibilbidea gizarte eta ingurugiro jasangarritasuna sustatuz. Urtarriletik gune propioa du, udalak utzitako gune batean. “El Molinar” Ingurugiro Esku-hartzerako Zentrua da. Errota zahar batean kokatua.

Eskolatik sustatutako ekintzak publiko guztiei zuzentzen zaizkie eta tailerrak, hitzaldiak, bisitak, CPAEN/NNPEKek lagundutako produktu ekologikoen dastaketak…

Helburuak ohitura jasangarri, bizikidetzako eta osasuntsuak sustatzea da, gizarte eta ingurugiro esparruetan. Urterrilean hainbat ekimen egin dira, haien artean: haurrentzako kartoi birtziklatuko maskara tailerra edota energia aurrezteko hitzaldia, elektrizitate kontsumo ohitura jasangarriak sustatzeko.

Erronketako bat, urtarrilean abiatutako kontsumo taldeena da. Moncayo kontsumo taldeko kideek euren eskarmentua azaldu zuten. Helburu nagusia Erriberan holako talde bat osatzea da, bertako eta ekologikoak diren produktuen kontsumoa sustatzeko, horrela kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zuzeneko kontaktu eta harremana bermatuz. Eskolarekiko idependientea izateko asmoa dago, gizartean integrazioa erraztuz. Aste honetan zehar CPAEN/NNPEKek antolatutako erakusketa dago ikusgarri nekazaritza eta abeltzantza ekologikoaren inguruan.

Otsaileko agenda ere karga-karga eginda dator. Nabarmentzekoak dira otsailaren 15eko hazitegi eta hazi trukatze tailerra (autoekoizpena eta autokontsumoa sustatzeko) eta 26an antolatuko den CPAEN/NNPEKek gidatutako mahai-inguru eta dastatze ekimena. Honek jaki ekologikoak, osasuna eta lurralde babesa landuko ditu, eta ikuspegi integrala landu nahi da ingurugiroaren inguruan.

Ekintzak kontsultatzeko bisitatu www.tudelasostenible.com eta Facebook-a “Escuela de sostenibilidad de Navarra”.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org