Luis Espiga: “Triformazio sozialak gauzak bere tokian zuzen jartzera laguntzen gaitu, koherente izatera”

Bartzelonako Trifrom Institute-ko zuzendari den Luis Espigak Triformazio Sozialari buruz ikastaroa eman zuen Nafarroan. Intia, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatuta, Landa eta hirian ekimenak. Hiri-herri elkarlanerako proiektuak. Gako sozialak, legalak eta ekonomikoak izenburupean lepo bete zen ikastaroa eta interes handia sorrarazi zuen parte hartzaileen artean. Otsaila eta martxo artean antolatutako ikastaroan, eta hainbat bai jorratu ziren:...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Bartzelonako Trifrom Institute-ko zuzendari den Luis Espigak Triformazio Sozialari buruz ikastaroa eman zuen Nafarroan. Intia, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatuta, Landa eta hirian ekimenak. Hiri-herri elkarlanerako proiektuak. Gako sozialak, legalak eta ekonomikoak izenburupean lepo bete zen ikastaroa eta interes handia sorrarazi zuen parte hartzaileen artean. Otsaila eta martxo artean antolatutako ikastaroan, eta hainbat bai jorratu ziren: triformazio sozialaren ikuspuntutik, zeintzuk dira irtenbide praktikoak arlo juridikoan, sozialean eta ekonomikoan familia enpresa, elkarte eta autonomoentzat landa-hiri ekimenen sostengurako eta garapenerako bideak aurrera ateratzeko, bizirik mantentzeko, eta porrot ez egiteko finantziazio neurriak ezartzeko.

 

Horrez gain, Triform Institute-ko zuzendariak nabarmendu zuen edozein enpresa edo ekimen izaki biziduna dela, izaki soziala dela, gaixotu eta osatzen al dena. 'Immunitate sistema' sendoa izanez gero, barne orekak mantendu eta kanpoko eraginak jasango dituena. Kurtsoaren azken egunean, gainera, Nafarroako Erdialdean dauden nekazaritzako elikagaien enpresak bisitatu zituzten parte hartzaileek. Izan ere, dagoeneko martxan dauden proiektuekin gehiago ikasiko dute, eta esperientzia baliatuko dute jardunaldi interesgarri hauetan ikasi dutena praktikan jartzeko.

 

Harrera ezin hobea izan du Intiak, Nekazaritza Biodinamikaren elkarteak eta CPAEN/NNPEK-k antolatutako ikastaroak, eta antolatzaileak, lehenengo edizioko arrakasta ikusita, lanean ari dira ikastaro berriak antolatzeko eta horrela lekuz kanpo gelditu diren pertsonek izena emateko aukera izateko. Bitartean, Luis Espigak triformazio sozialera hurbilduko gaitu.

 

Nola lagundu dezake triformazio sozialak hirian eta landa eremuan lanari ekiteko?

Giza organismoak sendotzeko ikuspegia da triformazio soziala. Baserri edo komunitate bat izan daitezke giza organismoak. Modu honetan, guk esaten dugu giza organismoak bizirik daudela, pertsona guztiak bezala, eta bere irudi fisikoan, bere baliabideetan, bere funtzionamenduan eta bere identitatearen gainean lan egiten dugu.

Honi esker, kontzienteak gara jakiteko zein den gure nekazal edo gure landa eremuaren lana, hau da, bakoitzak esku artean duena. Alde batetik, ustiategia ezagutzen ahalbidetzen digu triformazio sozialak, eta ezagutza horri esker jakin dezakegu zeintzuk diren ongi funtzionatzen duten zatiak, eta zeintzuk ez duten behar bezala funtzionatzen. Triformazio sozialak gauzak bere tokian zuzen jartzera laguntzen gaitu, koherente izatera.

 

Nola lan egin duzue ikastaroan?

Parte hartzaileek haien ekimenak sakonki aztertu zituzten, eta behin zati hori amaituta guztion artean diagnostikoak berrikusi genituen. Bestalde, triformazio sozialaren gainean aritu ginen. Hiru mailetan zatitzen da eta gizartea ikusteko modu bat bezala definitu dezakegu. Maila ekonomikoa, kulturala eta juridikoa bereizten dira. Harrigarriki, ikastaro honetan, konturatu nintzen nekazaritza kulturaren esferan dagoela, horrek guztiak esan nahi duenarekin. Hortaz, nekazaritza ekonomikoki tratatzeari utzi behar diogu eta kultura balitz bezala ulertzen hasi. Nekazaritza, medikuntza,  terapiak, ohitura eta sinesmenen mundua, sormena, artea... Hau guztia kulturaren esferaren barnean kokatzen da. Hausnarketa handia egin behar izan genuen, askotan ez garelako kontziente honetaz guztiaz.

 

Hiru esferez hitz egin duzu. Zerbait gehiago komentatu dezakezu?

Lehen aipatu dudan bezala, triformazio sozialak dio gizartea hiru esferetan zatituta dagoela eta bakoitzak arau batzuk dituela. Arau hauek Frantziako Iraultzako goiburuarekin bat egiten dute: berdintasuna, askatasuna eta anaitasuna. Esfera juridikoa legearen berdintasunean oinarritu behar da; esfera kulturala askatasunean oinarritzen da, eremu guztietan adierazpen askatasuna, aukera askatasuna bermatuz. Eta ekonomiaren esferak anaitasunarekin lotura du, hau da, ez bakoitzaren onura maximoarekin. Ikastaroan landu genuen gaien arabera, hau da, hiri-herri elkarlaneko proiektuetan, ekonomiaren esferak jasangarria behar du izan, horixe baita baserri edo ustiategi baten helburua eta erronka nagusia. Bestalde, esfera kulturalean sortzaileak izan behar dugu. Hau da, lan modu desberdinak pentsatu, komunikazio modu berriak eta elkartzeko modu berriak.

 

Nola baloratzen duzu ikastaroa?

Ikastaroa oso parte hartzailea izan zen eta asko lan egin genuen. Nekazariak, abeltzainak eta kontsumitzaileak elkartu ginen eta elementu hauek guztiak ikertu genituen eztabaida oso aberasgarrian. Komunitateak sostengatzen duen ekonomia, banku etikoa eta ekonomia kolaboratzaileaz hitz egin genuen, besteak beste. Kontzeptuak ulertzen eta inspiratzen hasi ginen. Gainera, parte hartzaile guztien artean topaketa mugimendu bat sorrarazteko lan egin genuen. Konturatu ginen nekazari gehienek bakarrik egiten dutela lan eta askotan arazo berdinak izan ohi dituzte. Hortaz, gure proposamena lan taldea sustatzea da. Sinergiak egin, arazoak eta jakin-minak elkarbanatu... Ikastaroa amaitu ondoren atea irekita dago, fruituak emanen dituen hazia landatuta dago.

 

Lepo bete zen ikastaroa. Gero eta interes gehiago dago triformazio sozialean?

Bai. Alde batetik, aurkezten ari ginena eragina izan zuen parte hartzaileengan. Argi ikusi genuen hori. Bestalde, interes handia egon zen, galdera, eztabaida, proposamen eta ideia berri asko proposatu zirelako. Parte hartzaileek triformazio sozialarekin bat egin zuten, ezagutzen hasi ziren. Dena den, egia da orain bultzada hauek garatu behar direla, ezin da bakarrik murriztu ikastarora. Baina lehen esan dudan moduan, hazia erein da eta orain ikusiko dugu nola gutxika-gutxinaka ernetzen den. Gainera, azpimarratu nahi dut triformazio sozialaren ikastaroa topaketa baten hazia izan zela, bertan jende askok bat egin zuelako: ekoizleak, teknikoak, banatzaileak, kontsumitzaileak. Aberasgarria izan zen.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org