Yerriko udalak Agroekologiako II jardunaldiak antolatu ditu CPAEN/NNPEKen laguntzaz

 “Landa mundo bizi batean, Elikadura Subirautzarantz” dute izenburu jardunaldi hauek. Lehenengo zatiak 40 pertsona batu zituen bataz beste sesio bakoitzeko. Hasi den bigarren zikloa, martxorarte iraungo du.

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Iragan hiruhilabetean hasi ziren Yerriko Haranean, Agroekologia II jardunaldiak. Bertan zenbait zur-uztaren erabileraz hitz egin zen, besteak beste: intxaurrondoa, frutarbolak eta olibondoa. 40 bat pertsonak parte hartu zuten jardunaldietan eta positiboki izan ziren baloratuak. Orain, bigarren zatia iritsi da, bertan nekazal-elikaduraren eraldaketaz, lurra eskuratzeko ahalmenaz eta landa garapen jasangarriaz arituko dira.

Hitzaldiak hilaren 25ean hasi ziren. Bertan, artisau ekoizpen txikien eraldaketa gauzatzeko nekazal-elikadurako obradore kolektiboen inguruko sesioa burutu zen. Horretarako martxan diren bi adibide aipatu ziren. Lehena, Jaca-Biescas-ekoa, Adecuara-k, Tokiko Ekimen Taldeak, sustatu eta kudeatutakoa. Bigarrena, Ipar Euskal Herrikoa, ekoizle txikien elkarte batek (Idoki) sustatu eta kudeatutakoa. Esther Castrejónek eta Franxina Labordek, parte hartu zuten.

Bileraren helburua, martxan jartzea eta funtzionamendu prozesuak ezagutaraztea izan da, Yerriko Haranean obradore kolektibo bat martxan jartzeko aukeraren inguruan gogoeta egiteko.

Hurrengo sesioa otsailaren 22an izango da eta Lur Bankuaz eta landa aktibitatera batu nahi eta aukerarik ez duten pertsonei lurra eskuratzea errazteko neurriei buruz hitz egingo da. Horretarako Franco Lloberak (Red Terrae), Estatu mailan burutzen ari den prozesuaren berri emango du eta Garikoitz Aiesak, Lurzaindiatik, Euskal Herri mailako lur bankuaz arituko da.

Azkenik, martxoaren 1, 15 eta 29an hiru lan saio ireki egingo dira, Yerriko Haraneko edozein bizilaguni zuzenduak. Horren helburua Yerrin Elikadura Subirautzarako Ekimen Planari forma ematea izango da. Esan bezala, martxoaren 1, 15 eta 29an izango da.

Sesioak 17.00tan hasiko dira Arizalan, Yerriko Udaletxean, sarrera librearekin, jende muga bete arte.

Jardunaldiak INTIA eta CPAEN/NNPEKen laguntzaz egingo dira.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org