NNPEK-k nekazaritza ekologiari hastapenari buruzko bi ikastaro antolatu ditu, baratzean espezializatuta, heldu den hilabeteetarako Erronkari eta Deierrin. Tailerrak teorikoak eta praktikoak izanen dira eta helburua da nekazaritza ekologikoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea.
Kurtso bakoitzak 12 orduko iraupena du eta agroekologiaren funtsezko kontzeptuak landuko dira. Zoruaren erabilera ekologikoa, biodibertsitatearekin baratza diseinatzea, plagak eta gaixotasunak nekazaritza ekologikoan (prebentzioa eta sendatzea) eta hazi ekologikoen ateratzea izanen dira ikastaroan landuko diren hainbat gai.
Antonio Vilches eta Ester Montero agroekologian adituak eta Arrea elkarteko kideak izanen dira Deierrin eta Erronkaribarren ikastaroak emanen dituztenak. Jakinarazi duten bezala, ez da beharrezkoa izatea aurretiko formazioa; izan ere, kurtsoa nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsonentzat edota ezagutza dutenentzat eta eredu ekologikora aldatu nahi direnentzat bideratuta dago.
Deierrin eginen den kurtsoa otsailaren 12tik 15era izanen da 17:00etatik 20:00etara Aritzalako Gizarte Etxean. Informazio gehiago jasotzeko eta izen ematea egiteko 012 telefonora deitu ahal da. Kurtsoaren prezio 10 euroko da.
Bestetik, otsailean eta martxoan Erronkariko Batzarraren egoitzan izanen da ikastaroa. Otsailaren 2 eta 9an eta martxoaren 2an ordutegia 17:00etatik 20:00etara izanen da, eta otsailaren 17an, berriz, 10:00etatik 13:00etara. 637312661 telefonora deituta egin ahal dira izen emateak eta kurtsoaren prezioa 5 eurokoa da.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org