Europako I Fermentazio Festibala

Azken urteotan fermentazioarekiko interesa piztu egin da sukaldaritza eta zientzia esparruetan.  Horrenbesteko gorakada izan du ezen zientzia eta gastronomia batu egin direla probiotiko fermentatuak eguneroko bizitzara ekartzeko. Hau zabalatzeko Europako I Fermentazio Festibala abiatu da, NISHIMEn (Obispo Brabazán Erronda 6) ospatu da Iruñean, maiatzaren 22 eta 26aren artean.   Lehendabiziko edizio honetan munduko fermintista esanguratsuenetako batzuek parte hartu...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Azken urteotan fermentazioarekiko interesa piztu egin da sukaldaritza eta zientzia esparruetan.  Horrenbesteko gorakada izan du ezen zientzia eta gastronomia batu egin direla probiotiko fermentatuak eguneroko bizitzara ekartzeko. Hau zabalatzeko Europako I Fermentazio Festibala abiatu da, NISHIMEn (Obispo Brabazán Erronda 6) ospatu da Iruñean, maiatzaren 22 eta 26aren artean.

 

Lehendabiziko edizio honetan munduko fermintista esanguratsuenetako batzuek parte hartu dute eta zaletu eta kuskusero asko bertaratu dira zaharrenetakoa den eta etorkizun gehien duen sukaldaritza praktika honetan sakontzera.

Fermentatutako jakiak probiotikoetan aberatsak dira. Azkeneko 20 urteetan zientziak erakutsi du mikrobiota anitz eta orekatu batek gure gorputzak naturalki babesten dituela. Zientzia arloko aldizkari nabarmenenek azken urteotan ehunka artikulu publikatu dituzte mikrobiologiaren orekaren onurak azpimarratuz, gure liseri eta metabolismo osasunean; aldartean edo inmunitatean eraginez. Geroz eta gehiago dira euren osasuna era naturalean hobetu nahi duten pertsonak, gutxinaka-gutxinaka, holako jakiei etxeetan tokia eginez.

 

Topaketa honetan sektoreko adituek bat egin dute.

Nabarmentzekoak dira:

Sandor Ellix Katz: estatubatuarrak fermentazioari buruzko hainbat liburu ditu gaztelaniara itzulita. Ezagunena “El arte de la fermentación” da. Katzek bere burua fermentazioaren aktibistatzat jotzen du. Egunez egun, hitzaldi, jardunaldi, nazioarteko ikastaro eta etxetik, bere ezagutzak igortzen ditu.

Kirsten & Christopher Shockey: hainbat liburu idatzi dituzte fermentazioaz, eta AEBn hasi ziren jakiak fermentatzen euren lokalean. Egun irakaskuntzan lan egiten dute tailer eta klasetan.

• Nerea Zorokiain Garín: “Fermentación, crea recetas saludables, sencillas y transformadoras” liburuaren autorea da, 15 urte daramatza bere kabuz fermentazioa lantzen. Liburua publikatu zuenetik, ikastaroak eta hitzaldiak emanten ditu nazio eta nazioartean.

Jordi Dalmau (kombutxa), Helenka Santos, Olaia Blanco eta Jorge Pastorrek parte hartu dute.

Festabalak iraundako bost egunetan zehar 55 ordutan 55 ikastarotatik gora eman dira, bi sukaldaritza gela, hitzaldi areto eta dendan. Azken honetan fermentuak prestatzeko lanabesak saldu ziren.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org