Geltokik langileak behar ditu ekonomia sozial eta solidarioko proiektua martxan jartzeko

Geltoki garai bateko autobus geltoki zaharrean egongo da kokatua eta ekonomi sozial eta solidarioa ezagutzera emateko elkargune bat izango da. Hurrengo hilabeteetan ateak irekiko ditu proiektuak eta horretarako Geltokik langileak behar ditu ekonomia sozial eta solidarioko proiektua martxan jartzeko. Kafetegian, merkatuan, administrazioan eta komunikazioan aritzeko pertsonak bilatzen dituzte. Interesa duten pertsonek izena eman ahal dute heldu den otsailaren 23a baino lehenago,...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Geltoki garai bateko autobus geltoki zaharrean egongo da kokatua eta ekonomi sozial eta solidarioa ezagutzera emateko elkargune bat izango da. Hurrengo hilabeteetan ateak irekiko ditu proiektuak eta horretarako Geltokik langileak behar ditu ekonomia sozial eta solidarioko proiektua martxan jartzeko. Kafetegian, merkatuan, administrazioan eta komunikazioan aritzeko pertsonak bilatzen dituzte. Interesa duten pertsonek izena eman ahal dute heldu den otsailaren 23a baino lehenago, ostiralarekin.

 

Aukeratutako pertsonekin lau formakuntza tailer batzuk emanen ditu Geltokiko eguneroko lanak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den taldea osatu ahal izateko. Alde batetik, ostalaritzan kafetegian aritzeko tabernariak, eta eguneroko pintxo, opil eta platerak sukaldatzeko sukaldariak behar dituzte. Sukaldaritza tailerrak ere emango dituzte hauek. Merkatuan, berriz, elikagaiak eta  bigarren eskuko produktu eta artisau produktuen denda zaintzeko dendariak behar dituzte.

 

Proiektuaren komunikazioarako, komunikazio lanak eginen dituen arduraduna bilatzen ari dira. Horretarako diseinu grafikoan trebea den pertsona eta komunikazioan aritzen dena bilatzen dute. Azkenik, administrazio lanetan arituko den pertsona ere bilatzen ari dira.  Eskaera info.geltoki@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da ostiralean, otsailaren 23an, beranduenez.

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org