Navarra Bio

Zure aldizkari digitala

Nafarroako lehen sektorean elikagaien galerari buruzko hausnarketa

Dagoeneko eskuragarri dago Deierriko Udalaren webgunean "Reflexión sobre laspérdidas de alimentosen el sector primario en Navarra" dokumentua (Nafarroako lehen sektorean elikagaien galerari buruzko hausnarketa), Txosten honek Nafarroako egoera ezagutzen lagundu nahi du, eta Buruxkaproiektuaren esparruan egin da. Proiektu hori espigamendua berreskuratzeko proiektu bat da, gizarterako eta ingurumenerako balio gisa, Deierriko Udalak, NUPek eta INTIAk sustatua, Nafarroako LGP 2014-2020 - Landa Garapenerako Planaren laguntzarekin, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez: “Europak landa eremuetan inbertitzen du” eta Nafarroako Gobernuarekin.
Dokumentua egiten lagundu dute Elikagaien bankuak, NNPEKk, EHNEk, UCANek eta UAGNk, bai eta proiektuko ekoizle aliatuek ere, azken hauek beren soroekin lagundu baitute espigamenduetan.

 

Upeltegiak elkartu dira ingurunea, paisaia eta mahastiak babesteko

Nafarroako paisaiak eta mahastiak elkartean hainbat upeltegik bat egiten dute, Nafarroako mahastia haize eta eguzki parkeetatik babesteko. Horien artean, hiru upategi ekologiko daude: Ochoa, Arriezu Vineyards eta Navarsotillo.

Buruxka, buruxkaketa gizarte eta ingurumen-balio gisa berreskuratzea

Uzta bildu ondoren soroan geratzen diren eta saltzeko erabiltzen ez diren elikagaiak berreskuratzean datza buruxkaketa. Elikagai horiek biltzeko eta gizarte-kolektiboen artean banatzeko ekimena da Buruxka. Martxan jarri eta hilabete gutxira, 442 familia nafarrek elikagai osasungarriak eta hurbilekoak jasotzen dituzte, boluntarioek jasoak. Deierrin sortu den ekimen polita, Nafarroa osora zabaldu nahi dena eta hainbat operadore ekologikoren laguntza jasotzen duena.

Baratze eta Agroekologiari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu Helianto kolektiboak

Helianto Kolektiboak Agroekologiari buruzko Jardunaldien bigarren edizioa jarri du abian. Jardunaldi horiek urriaren 23tik azaroaren 12ra bitartean egingo dira, Erriberako bertako barazki-barietateak berreskuratzeko eta balioesteko.

CPAEN/NNPEKek “EzpelZaintza2050” ekimenean parte hartu du, ezpelaren haziak kontserbatzeko ekimena

Pasa den irailaren 26an, Abaurregainak "EzpelZaintza2050" ospatu zuen, Abaurregainako Estela Museoaren (Abaurregainako hilarriak) ekimena, Cydalima perspectalis delakoak (ezpel-sitsa edo beldarra) suntsitutako ezpel-hazien banku bat sortzeko. CPAEN/NNPEK bilketaren hamazortzi babesleen taldeko kide izan zen, eta elikagai ekologikoen saski bat eman zuen, azken bi hilabeteetan parte hartu duten bolondresak saritzeko. Izan ere, 20 kilo hazi baino gehiago bildu dituzte, udalerriko 30 kokaleku desberdinetatik.

Los Ultimos de la Mejana Tuteran aurkeztuko da abenduaren 27an

Patxi Urizek, 2017an Goya sari bat irabazi zuenak, Tuteran aurkeztuko du bere azken film dokumentala. Mejanako azken hortelanoen lanean oinarritutako filma da,

Nafarroak uzta osoaren %15 ekologikoa izateko helburua du

Nafarroako Gobernuaren sektore ekologikoaren lehendabiziko plangintza, martxan jarri zen 2020ko hortzimugari begira.

Biochef programaren bigarren edizioa

Noaingo jatetxe eta tabernak bildu nahi dituena ingurumen jasangarritasunaren alde egiteko apadrinatutako zonalde berdeen bidez, eta tokiko lana ere sortuz.   Ideia da hiri-espazioetan,...

Beltzuntzeko trapuketarien komunitatea, gero eta ekologikoagoa

Emauseko Trapuketarien fundazioak elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzen du kolektiboaren barnean, baina ez hori bakarrik. Komunitatean badituzte berotegiak eta irizpide ekologikoekin egindako baratza haiek beraiek kontsumitzeko barazki ekologikoak.

Inverprao NNPEKeko operadoreak Iruñeko Udaleko lore-parterreak hornituko ditu

Esleitu da Iruñeko lore-parterreak landareez hornitzeko kontratua 2016 eta 2017 urteetarako. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernuaren Batzordeak lorategietarako kontratu berriak eman berri ditu hiriko parterreetan 2.500m2ko lore landatzeko.

Nafarroa iraunkorrago bat lortzeko aurkeztu dute Klima Aldaketaren Ibilbide Orria

Iruñean eta Tuteran aurkeztu egin da abenduaren 18an eta 19an, hurrenez hurren, Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria. Nafarroako Gobernuak lantzen ari da ibilbide orria eta hurrengo urteetan garatuko diren estrategia eta ekintzak laburbiltzen ditu.

Nekazaritza ekologikoa, beharrezkoa klima aldaketaren aurka

Nekazaritza ekologikoak elikadura burujabetza berma dezake, eta bide horretan klima aldaketaren aurka lagun dezakeen nekazaritza da. Berriki egin diren hainbat ikerketek diote lurraren berotzearen arrazoi bat produkzio, lanketa, kontserbazio eta elikagaien kontsumoaren nekazaritzako elikagaien industria nagusia da.

Via Campesinako ordezkaritza batek Nafarroa bisitatuko du uztailaren 24tik 26ra

Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren erdigune bilakatuko da uda honetan Euskal Herria. Via Campesina erakundeak Derion (Bizkaia) egingo du bere zazpigarren batzarra, uztailaren 16tik 24ra. Mundu osoko 170 nekazari elkarteetako 600 ordezkari etorriko dira, baserritarrek beren lana egiteko duten eskubidea eta herritarrek elikagai osasuntsuak jasotzeko dutena aldarrikatzeko.

Etxalde App: Jaten duguna gara

Etxalde Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Baserritarren Mugimenduak mugikorrentzako erreminta berri bat sortu du elikadura burujabetza zabaldu eta kontzientziatzeko helburuarekin. 

e-SIAB, enpresa txiki eta ertainetan iraunkortasuna ezagutzeko erreminta

Ingurumen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministerioak (Mapamak) nekazaritzako elikagaien sektorean diharduten enpresa txiki eta ertainen (ETE-ak) iraunkortasuna ezagutzeko erreminta garatu berri du. E-SIAB aplikazioaren bidez, industriak eta kooperatibek haien iraunkortasun integralaren balorazio kualitatiboa lortzen dute ingurumen, giza eta ekonomiaren ikuspuntutik.

Ekonomia solidarioa tokian tokikoa eraldatzeko

Berriki Iruñeko Udalak eta REAS Nafarroak mintegi bat antolatu dute gogoeta egin dezagun politika publikoek ekonomia sozial eta solidarioa garatzeko duten gaitasunen gainean

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org