Beltzuntzeko trapuketarien komunitatea, gero eta ekologikoagoa

Emauseko Trapuketarien fundazioak elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzen du kolektiboaren barnean, baina ez hori bakarrik. Komunitatean badituzte berotegiak eta irizpide ekologikoekin egindako baratza haiek beraiek kontsumitzeko barazki ekologikoak. Gainera, orain dela gutxi, NNPEKk 30 bokatak biltzeko poltsak banatu ditu Emauseko Trapuketarien Beltzuntze komunitatean,  berrerabili ezin daitezkeen beste bilgarri batzuk saihesteko.   Gaur egun, Emauseko...

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Emauseko Trapuketarien fundazioak elikagai ekologikoen kontsumoa sustatzen du kolektiboaren barnean, baina ez hori bakarrik. Komunitatean badituzte berotegiak eta irizpide ekologikoekin egindako baratza haiek beraiek kontsumitzeko barazki ekologikoak. Gainera, orain dela gutxi, NNPEKk 30 bokatak biltzeko poltsak banatu ditu Emauseko Trapuketarien Beltzuntze komunitatean,  berrerabili ezin daitezkeen beste bilgarri batzuk saihesteko.

 

Gaur egun, Emauseko Trapuketarien 20 kide bizi dira Beltzuntzeko komunitatean, izen bereko herrian kokatuta dagoena 1978tik. Harrera, lan eta elkartasun espazio bezala sortu zuten komunitatea eta etxe bioklimatiko batean lan egiten dute, birziklatze printzipioak praktikan jarri eta ingurumena zaintzen dutelarik. Ildo honetan, euriaren ura berrerabiltzen dute eta eguzki panelekin berotzen dute, material naturalak erabiltzen dituzte eta urak tratatzen dituzte iragazki biologikoarekin.

 

Gainera, haien kontsumorako den baratza dute, nekazaritza ekologikoaren printzipioetan oinarritzen dira baratza kudeatzeko. 2009. urtean hasi ziren baratzarekin, komunitatea bera autohornitzeko. Orain modu ekologikoan ekoizten dituzte barazkiak eta gainera, komunitatean bizi ez diren beste Emauseko Trapuketariei asteroko barazki poltsa eskaintzen diete lan ordu batzuen truke. “Pertsona bat dago lanaldi osoz baratza egiten, eta baita ere astero banatzen ditugu barazki poltsak beste kideei lanera etortzen baldi badira”, azaldu du Ikerrek, Emauseko Trapuketarien langile batek. Mota askotako barazkiak ekoizten dituzte, ingurumena zainduz eta inolako pestizida erabili gabe.

 

Gainera, NNPEK emandako ogitartekoak biltzeko poltsak erabiltzen dituzte komunitatean lan egiten ez duten pertsonentzat. “Hemen bizi diren gehienek Saratsan edo Berriozarren lan egiten dute eta ogitartekoak biltzeko poltsen esker, haien hamaiketakoa lanera eramaten dute aluminiozko papera erabili gabe”. Ogitartekoak biltzeko poltsa birziklagarriak, berrerabilgarriak eta garbi daitezkeenak dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren sostenguarekin egin dira. NNPEK-ren kanpaina iraunkor honekin ingurumen hezkuntza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi da, ogitartekoak biltzeko poltsak oso erabilgarriak baitira plastikoa eta aluminio papera ez erabiltzeko.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org