Etxalde App: Jaten duguna gara

El Movimiento de Baserritarras por la Soberanía Alimentaria de Euskal Herria, Etxalde, ha creado una nueva herramienta para móviles con el objetivo de difundir y concienciar sobre la soberanía alimentaria a la ciudadanía: Etxalde App.

 

Elkarbanatu

Elkarbanatu

Etxalde Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Baserritarren Mugimenduak mugikorrentzako erreminta berri bat sortu du elikadura burujabetza zabaldu eta kontzientziatzeko helburuarekin.  Aplikazio berri honi esker, pedagogia egin nahi dute kontsumo erabakiek dituzten eraginen inguruan eta beharrezkoa ikusten dutelako erabakiok hartzerakoan elikadura burujabetzaren printzipioak kontuan izatea. Aurkeztu berri duten tresna erosoa eta erraza da, erabiltzaileek jakin dezaten zeintzuk diren sasoiko produktu freskoak eta horrela erosketa iraunkorra egiteko aukera egin dezaten. Heldu den maiatzaren 19an, arratsaldeko 17:00etan aukera izanen dugu Etxalde App bertatik bertara ezagutzeko NNPEK-k antolatzen duen Nafarroa Ekologikoa Azokan, Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

 

Etxaldeko sortutako aplikazioarekin, momentu bakoitzean sasoiko produktu freskoak zeintzuk diren jakin ahal izanen duzu. Horrez gain, informazioa ematen du lurralde bakoitzak eta urtaro bakoitzak eskaintzen dituen produktuen aniztasunari buruz. Gainera, bakoitzaren kontsumo-erabakiek duten eragina ezagutu ahal daiteke. Produktu bakoitza elikadura burujabetza definitzen duten irizpideen arabera ebaluatzen da eta saski birtualera gehitu dezakezu. Erosketa saskia betetzeko garaian aukeratzen duzun ekoizpen ereduaren arabera, zer nolako etorkizun izango dugun ikusteko aukera dago. Sasoiko produktuak, agroekologia, gertutasuna eta ekonomia sozial eta solidarioa dira elikadura burujabetzaren irizpideak.

 

Aplikazioak badaki non zauden, geolokalizazioaren bidez. Modu honetan, inguruan diren sasoiko produktu freskoen berri ematen dizu. Saskira gehitzen zoazen produktuak partekatu ahal izango dituzu, berdin sasoiko egutegiekin eta zure kontsumo erabakiekin lortzen dituzun eszenatoki positiboekin ere. Jolasteko aukera ere izango duzu. Etxaldek erronka bat proposatzen dizu: elikadura burujabetzan oinarritutako etxalde bat martxan jarri ahal izateko eta berau kudeatzeko adina baliabide eskuratzea, hain zuzen. Ez galdu aukera eta ezagutu aplikazio honen nondik norakoak heldu den maiatzaren 19an 17:00etan Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean.

 

Bilatu

Kategoria zabalduenak

Artikuluak dataren arabera

Buletina

Izena eman!

Harpidetu!

Ez galdu azken istorio eta promozioak

jakin nork sortzen duen ECO

Guztia ziurtagiri ekologikoari buruz

Jarraitu gaitzazu!

Egunean egoteko

Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org