Ekonomia sozial eta solidarioa tokia egiten ari da azken garaiotan tokiko erakundeen agendetan, alternatibak bilatu behar baitira esparru horretan, eta lagundu tokiko zein erkidegoko garapen-eredu berri baten alde bultza eginez. Udalerriak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakunde publikoak, eta eskumenak dituzte ekonomia mota bidezkoago bat garatu eta sustatzeko, denontzako onuragarri eta bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura bideraturik dagoen ekonomia mota hain zuzen.
Berriki Iruñeko Udalak eta REAS Nafarroak mintegi bat antolatu dute gogoeta egin dezagun politika publikoek ekonomia sozial eta solidarioa garatzeko duten gaitasunen gainean. Mintegia joan den martxoaren 1ean egin zen Kondestableko Civivoxean eta bertan, 70 ekimen eta praktika onak biltzen dituen gida bat aurkeztu zen, besteak beste, administrazio publikoek bere egiteko.
REAS Nafarroak adierazi duenez, uste dute erakundeek bere kudeaketan sustatu behar dituztela onura komunaren irizpideekin bat egiten duten neurriak. Izan ere, funtzionamendua izan daiteke erreminta eraginkor eta biderkatzaile bat beste politika publiko batzuk aurrera eramateko eta horrez gain, erakundea demokratizatzeko eta herritarren zerbitzuan jartzeko.
Jardunaldian, besteak beste, udalerriek bere garapen eredua berrikusi behar dutela azpimarratu zen gizarte bidezko, inklusibo eta jasangarri bat eraikitzeko. Horretarako, erabilgarriak diren erreminta eta proposamenak aurkeztu ziren eta baita ere norabide horretan lanean hasi diren udalerrien esperientziak.
Av. Serapio Huici, 22 - 1ª Planta. Edificio de Peritos 31610 Villava (Navarra) | Tel-Fax: 948 17 83 32-948 25 66 42 | cpaen@cpaen.org